Real Madril
Real Madrilek amaiera eman dio Realaren bolada onari (4-1)
Oyarzabalek, penaltiz, Gonzaloren gola berdindu duen arren, Viniciusen bi golek (biak penaltiz) eta Valverderen beste batek garaipena eman diote Madrilgo taldeari, txuri-urdinen bolada onari amaiera emanez.
Matarazzo: "60 minutu jokatzeko prest egonez gero, Guedes hasierako hamaikakoan egon liteke"
Realak azken bi hilabeteetako bide onetik jarraitu nahi du bihar Bernabeun. Deialdiari erreparatuta Marrero zerrendara itzuli da, eta Guedesek ere Madrilera bidaiatuko du.
Real Madrilek Benficaren aurka jokatuko du, eta Atleticok Brujasen aurka, Txapeldunen Ligako playoffetan
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Real Madrilek kargutik kendu du Xabi Alonso tolosarra, eta Arbeloak hartuko du bere lekua
Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile gipuzkoarrarekin "ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute".
Bartzelona, Superkopako txapeldun Real Madrili irabazita (3-2)
Viniciusek eta Gonzalok berdindu egin dituzte Raphinharen eta Lewandowskiren golak, baina Raphinhak berak sartu du bere bigarrena bere taldea txapeldun egiteko.
Real Madrilek sufritu egin du Atleticoren aurka, baina Bartzelonaren aurkako finalerako sailkatu da (1-2)
Valverdek sekulako gola sartu du falta baten jaurtiketan minutu eta 17 segundora, eta ondoren Rodrygok zurien bigarrena egin du 55. minutuan. Sorlothek aldea murriztu du. Koltxoneroek berdinket lortzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu.
Chacho Coudet: "Ez diot aurkariaren dinamikari erreparatzen, geureari begiratzen diot"
Babazorroek Real Madril hartuko dute igande honetan Mendizorrotzan, eta talde zuria bolada gorabeheratsu baten ostean helduko da Gasteizera. Prentsaurrekoan galdera asko izan dira Xabi Alonsok zuzentzen duen taldearen egoeraren inguruan, baina Chacho Coudetek bere taldean zentratu nahi izan du.
Jauregizar: "Oso zail jarri dizkigute gauzak hasieratik; ez ditugu aukerak aprobetxatu eta ordaindu egin dugu"
Athleticek berriz galdu du Real Madrilen aurka, San Mamesen (0-3). Jauregizarrekin, Adamarekin eta Lekuerekin egon gara partidoa amaitu ondoren, zelaian bizitakoaz galdetzeko.
Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)
Talde zuri-gorriak borondatea jarri du, baina Xabi Alonsok zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da neurketa osoan zehar.