Real Madril
2025/08/27 - 12:52
Kairat Almaty, Pafos eta Bodo/Glimt taldeek Txapeldunen Liga jokatzeko txartelak eskuratu dituzte
Kazakhstango taldeak Celtic kanporatu du, Ziprekoa nagusi izan da Izar Gorriaren aurkako kanporaketan eta Norvegiakoak Sturm Graz utzi du kanpoan. Hirurak Athleticen aurkariak izan daitezke liga fasean.
2025/08/21 - 01:54
Bi partidako zigorra ezarri diote Abel Bretonesi, epaileak Real Madrilen aurkako partidan kanporatu zuen eta
Ligako lehen jardunaldiko neurketako azken minutuetan, Osasunako ezker hegaleko atzelariari zuzeneko txartel gorria atera zioten; izan ere, RFEFen iritziz, Gonzalo jokalariarekin izandako keinua "bortitza izan zen, eta jokoarekin loturarik ez zuen, baloia jokatzeko aukerarik gabe zebilela".
2025/08/20 - 16:49
Osasunak 1-0 galdu du, Bernabeun, penaltiz, 2025-26 denboraldiko Ligako lehen partidan
Kylian Mbappek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, 51. minutuan. Osasuna sendo aritu da, baina, azkenean, ezin izan du punturik batu; Abel Bretonesi txartel gorria atera diote, bigarren zatiko luzapenean.
2025/08/18 - 16:34
Alessio Lisci, Ligako lehen partidaren atarian: ''Partida zaila da, baina ilusioz gaude''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Real Madrilen aurkako partida aurretik. Taldea nola ikusten duen azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/08/08 - 16:30
F Ligak VARaren erabilera onartu du 2025-2026 denboraldirako
Talde bakoitzeko talde teknikoak bi berrikuspen eskaera izango ditu partida bakoitzeko, eta erabakia zuzentzen bada, erabilitako eskaera berreskuratuko da.
2025/08/08 - 16:11
Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan
Gainera, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.
2025/08/01 - 00:18
Espainiako Federazioak ukatu egin du Real Madrilek Osasunaren aurkako partida atzeratzeko aurkeztutako eskaera
Talde madrildarrak urriaren 29a proposatu zuen data berri gisa.
2025/07/16 - 18:51
Alaves Yusiren fitxaketa negoziatzen ari da Real Madrilekin
Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak baieztatu du kluba Yusi fitxatzeko lanean ari dela. Horrez gain, Mariano Diazi buruz ere hitz egin du.
2025/07/11 - 21:39
Osasunak Victor Muñoz fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Futbolariak Kluben Munduko Txapelketan parte hartzea amaitu berri du Real Madrilekin, eta uztailaren 22an hasiko da lanean taldearekin.
2025/07/10 - 12:17
PSGk Kluben Munduko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du, Real Madril 4-0 garaituta
Fabian Ruiz (2), Dembele eta Gonzalo Ramos izan dira golegileak, eta Frantziako taldek erabat kontrolatu du neurketa. Luis Enriqueren gizonek Chelsearen kontra jokatuko dute finala, igande honetan.
2025/07/02 - 12:21
Real Madrilek eta Borussia Dortmundek final-laurdenetarako azken txartelak eskuratu dituzte
Espainiako taldeak 1 ta 0 irabazi dio Juventusi, eta Alemaniakoak 2-1eko emaitzarekin menderatu du Monterrey.
2025/06/26 - 14:03
Real Madril, 2024-25eko Endesa Ligako txapeldun
Finalean, Chus Mateoren taldeak 3-0 menderatu du Valentzia; hirugarren partidan, asteazkenean, Real Madril 70-81 gailendu zaio aurkariari.
2025/06/23 - 13:03
Real Madrilek garaipena bereganatu du Pachucaren aurka (3-1), 7. minututik bat gutxiagorekin jokatuta
Xabi Alonsok zuzentzen duen taldeak multzoen fasea gainditzeko aurrerapausoa eman du. Epaileak Asencio egotzi du 7. minutuan. Bestalde, Juventusek 4-1 irabazi dio Casablancari, Manchester Cityk 6-0 Al Aini eta berdinduta amaitu da Salzburgoren eta Al Hilalen arteko lehia (0-0).
2025/06/19 - 12:19
Xabi Alonsoren Real Madrilek Al-Hilalen aurka berdinduta hasi du Kluben Munduko Txapelketa (1-1)
Manchester Cityk 2 eta 0 hartu du mendean Wydad, eta Juventus aise gailendu zaio Al Aini, (0-5). Azkenik, Salzburgok 1-2 irabazi dio Pachucari.
2025/06/04 - 01:32
Endesa Ligako play-offetako Real Madril vs Baskonia partidako laburpena (82-76)
Baskoniak estutu egin du Real Madril, horren kantxan, baina, azkenean, Chus Mateoren taldeak eskuratu du garaipena, Pablo Lasoren gizonen aurka. Kanporaketak, orain, Gasteizen jarraituko du; bigarren neurketa ostiralean jokatuko dute.
2025/05/26 - 17:39
Xabi Alonso, Real Madril berpizteko helburuarekin
Xabier Alonsok zuzenduko du Real Madrilen gizonezkoen lehen taldea aurrerantzean. Euskal entrenatzaileak 2028ra arte sinatu du kontratua. Klubak teknikari berriaren aurkezpen-ekitaldia egin du.
2025/05/26 - 01:27
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 38. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/25 - 20:47
Xabi Alonsok Real Madril zuzenduko du 2028ko ekainera arte
Madrildarrek igande eguerdian baieztatu dute aurreko egunetan ahoz aho ibili den zurrumurrua.
2025/05/19 - 11:45
Ligako azken jardunaldiko Alavesen eta Osasunaren arteko derbia maiatzaren 24an jokatuko da, 21:00etan
Babazorroak matematikoki salbatuta daude eta hurrengo denboraldian ere Lehen Mailan izango dira; gorritxoek, aldiz, Europa Ligara edo Konferentzia Ligara sailkatzea izango dute jokoan. Egun berean, Real Madril-Reala jokatuko da, 16:15ean. Athletic-Barça norgehiagoka, hilaren 25ean, 21:00etan.
2025/05/19 - 00:01
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 37. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.