Real Madrilek kargutik kendu du Xabi Alonso tolosarra, eta Arbeloak hartuko du bere lekua
Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile gipuzkoarrarekin "ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute".
Real Madrilek Xabi Alonso kargutik kentzea erabaki du Bartzelonaren aurka Espainiako Superkoparen finala galdu ondoren. Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "teknikariarekin ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute". Gainera, klub merengeak jakitera eman du Alvaro Arbeloa izango dela lehen taldeko entrenatzaile berria.
"Xabi Alonsok beti izango du madrildar guztien maitasuna eta miresmena, Real Madrilen mito bat delako eta gure klubaren balioak uneoro erakutsi dituelako. Real Madril beti izango da bere etxea", ziurtatu du Florentino Perezek zuzentzen duen taldeak oharrean.
Alvaro Arbeloak zurien bigarren taldea zuzentzen zuen 2025eko ekainetik, Raul Gonzalezen lekukoa hartuz, eta bere teknikari ibilbide osoa harrobian egin du.
Arbeloak, jokalari gisa, Real Madrilen elastikoa defendatu zuen 2009 eta 2016 artean, 238 partida ofizialetan, eta zortzi garaikur irabazi zituen: bi Europako Kopa, Kluben Munduko Kopa bat, Europako Superkopa bat, Liga bat, bi Errege Kopa eta Espainiako Superkopa bat.
Arbeloak lehen taldearen aulkia hartu du, bigarren taldean hilabete batzuk eman ondoren. Zurien bigarren taldea Lehen RFEFko 1. multzoko laugarren postuan dago.
Real Madrilen oharrean ez da zehazten Alvaro Arbeloak lehen taldeko prestatzaile gisa izango duen kontratuaren iraupena. Lehen erronka asteazken honetan izango da, Errege Kopako final-zortzirenak jokatzeko Albaceteri egingo dion bisitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Roberto Perez izango da Osasunako emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Mirandako entrenatzaileak bere gain hartu du datorren denboraldirako lehen taldearen zuzendaritza, aurretik Alavesen egon ondoren.
Realak Ainoa Campo fitxatu du, 2029ra arte
Espanyoletik ailegatu da 29 urteko erdilaria talde txuri-urdinera, eta kapitaina zen bertan. “Oso eskertuta nago proiektu anbiziotsu honetan parte hartzeko Realak nigan jarri duen konfiantzagatik”, adierazi du Campok.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Mexikok Hegoafrika hartu du mendean, epaileak hiru jokalari egotzi dituen txapelketako lehen neurketan
Mexikarrek 2-0 irabazi diete afrikarrei estreinakoan, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, hasiera-hasieratik amaierara arte nagusi izan diren norgehiagokan.
AEBk betoa jarritako epaile somaliarrak zuzenduko du Europako Superkopa
Omar Abdulkadir Artanek zuzenduko du PSG eta Aston Villaren arteko lehia, Munduko Futbol Txapelketan parte hartzea ukatua izan osetan
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".
Ander Herrera bilbotarrak ez du Boca Juniorsen jarraituko
36 urteko erdilaria 2025eko urtarrilean iritsi zen Argentinako klubera, eta merkatu hartan oihartzun handieneko fitxaketetako bat izan zen, baina lesioen eta Buenos Airesko taldearen errendimendu txarraren ondorioz —azken txapelketa 2023an irabazi zuen— Herrerak ez du arrakastarik izan.
Adi Munduko Txapelketan ibiliko diren euskal jokalari hauei
Espainiarekin Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams arituko dira, eta Ghanarekin, Iñaki Williams.
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunaren kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.