Errugbia
2022/10/01 - 23:09
Eibar Rugby Taldeak porrotarekin estreinatu du Ohorezko Maila
Eibarrek larunbat honetan hasi du errugbiko Ohorezko Mailako denboraldia. 36-17 galdu du lehen partida Mahadahondaren aurka. Aurtengo helburu nagusia play-offetara sailkatzea izango dute.
2022/09/28 - 18:52
Ampo Ordiziak anbizio handiarekin begiratzen dio hastear den denboraldiari
Gipuzkoako taldeak iragan denboraldian egindakoari jarraipena ematea du helburu. Taldea gogotsu dago sasoi berriari aurre egiteko.
2022/09/24 - 18:04
Iñaki Uribe: ''Justizia egin da; orain kontua baino lan gehiago egitea dagokigu''
Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailako taldea izango da denboraldi honetan. Batzorde delegatuak onartu egin du klubak jarritako helegitea eta datorren urtean 13 talde izango dira maila gorenean. Klubeko presidentearekin hitz egin dugu. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/24 - 15:39
Gernika Ohorezko Mailan lehiatuko da 2022-2023 denboraldian
Azkenean, talde bizkaitarra maila gorenean egongo da datorren denboraldian. Mailaz jaitsi zen, baina helegitea aurkeztu zuen Alcobendasek jokalari bat legez kanpoko erabili zuelako, eta epaitegiek arrazoia eman diote.
2022/09/23 - 17:16
Argentina utzi eta Ampo Ordiziaren erronka onartu du Federico Gallok
Ampo Ordiziako entrenazailea den Federico Gallorekin hitz egin du EITB Mediak. Gipuzkoako taldea zuzentzeko erronka onartu du argentinarrak.
2022/06/06 - 01:46
Aviron Bayonnais Top 14ra itzuli da, eta zaleek pozarren ospatu dute
Aviron Bayonnais bueltan da Top 14an; izan ere, Stade Montois taldeari 49 eta 20 irabazita Frantziako errugbi ligako maila gorenera bueltatu dira baionarrak.
2022/06/01 - 17:03
Ampo Ordizia, Sant Boiko finalari begira
Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako liga irabaz dezake lehen aldiz. Igandean dauka finala, Santboianaren aurka, eta duela hilabete batzuk zendu zen Kawa Leauma taldekidearen omenz irabazi nahi dute txapela. partida EITBn izango da ikusgai
2022/05/29 - 17:08
Ampo Ordiziak ligako finala jokatuko du El Salvadorri irabazi ondoren
Euskal taldeak Santboianaren aurka jokatuko du datorren asteburuan. Data oraindik baieztatu gabe dago.
2022/05/29 - 16:50
AMPO Ordiziak ligako finala jokatuko du El Salvadorri 27-30 irabazita
Gipuzkoarrek Santboiana izango dute aurkari finalean. Irabaziz gero, ordiziarrek historian lortzen duten lehenengo liga titulua izango litzateke.
2022/05/28 - 16:09
Iñaki Puyadena, AMPO Ordiziaren ikurra
Iñaki Puyadenak AMPO Ordiziaren maila goreneko lorpen guztietan parte hartu du. Denboraldiaren amaieran erretiratuko da, eta bere kirol-ibilbidea ahalik eta hobekien amaitu nahi du. Igandean, gipuzkoarrak El Salvadorren aurka arituko dira, ligako finalerako txartela eskuratzeko.
2022/05/19 - 16:12
Urte zaila izan arren, Ampo Ordizia finalerdietan dago
Ciencias gainditu ostean, Ampo Ordizia finalerdietara sailkatu da. Maiatzaren 29an, Valladoliden, El Salvadorren aurka jokatuko dute ordiziarrek. Iñigo Marotias entrenatzailea taldea egiten ari den lan bikainaz mintzatu da.
2022/05/16 - 01:54
Ampo Ordizia ligako finalerdietara sailkatu da (26-20)
Ampo Ordiziak Ciencias Sevillari irabazi dio errugbiko ligako final-laurdenetan (26-20), eta bi aste barru Valladoliden arituko da, El Salvadorren zelaian.
2022/04/02 - 22:05
Ampo Ordizia finaletik kanpo geratu da, El Salvadorrekin 16-23 galduta
Gipuzkoarrek partida txukuna egin dute eta amiera arte izan dute irabazteko aukera, baina azkenean galtzaile atera dira.
2022/01/29 - 22:18
Ordizia, aurreskua eta garaipena, Kawa Leaumaren omenez
Ampo Ordiziak garaipen berezia eskuratu eta eskaini dio Kawa Leauma taldekide zenari. Bere kamiseta aurrean, aurreskua dantzatu dute.
2022/01/26 - 16:42
Kawa Leauma zendua omenduko du Ampo Ordiziak larunbatean
Ordizia Rugby Taldeak omenaldia egingo dio Kawa Leaumari, 2021eko abenduaren 21ean hil zen jokalariari. Ekitaldia datorren larunbatean, urtarrilaren 29an, izango da, 16:00etan hasiko den Ampo Ordizia eta Ciencias Enerside taldeen arteko partidaren ostean.
2022/01/26 - 14:19
Ampo Ordiziak omenaldia egingo dio Kawa Leaumari, larunbatean
2021eko abenduaren 21ean hil zen jokalaria omenduko du klubak urtarrilaren 29an, Ciencias Enerside taldearen aurkako partidaren ostean.
2022/01/16 - 13:00
Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalariaren heriotzak hutsunea utzi du taldean
Herbehereetan zela hil zen joan den abenduaren 21ean, istripuz. Jokalariek atsekabez gogoratu dute taldekidea.
2022/01/14 - 13:38
Kawa Leauma Ordizia errugbi taldeko jokalaria gogoan, aste honetako "Helmuga" saioan
Horrez gain, Adur Amatriain surflari zarauztarra eta eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta June Garitano izango dituzte protagonista.
2022/01/09 - 17:08
Ampo Ordiziak Kawa Leauma zendutako jokalaria omendu du
Ampo Ordiziak 22 eta 3 irabazi dio Burgosi. Garaipena Kawa Leaumarentzat izan da. Ordiziako jokalaria abenduaren 21ean hil zen, Herbehereetan izan zuen zoritxarreko istripu baten ondorioz. Bere taldeak omenaldi xume eta hunkigarria egin dio zendutako taldekide eta lagunari.
2021/12/21 - 18:08
Galparsoro: ''Kawa adibide bat zen zelaian eta zelaitik at, klubean jota gaude''
Iñaki Galparsoro Ordizia Errugbi Taldeko presidenteak, astearte honetan hil den Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalariari buruz hitz egin du. Klubean minduta eta jota daudela adierazi du.