Errugbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Mamesek Europako errugbi txapelketa nagusien bi final hartuko ditu 2026an

2026ko maiatzaren 22an eta 23an, San Mames izango da berriro kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu.
Europako bi txapelketetako trofeoak. Argazkia: Bilboko Udala.
Europako bi txapelketetako trofeoak. Argazkia: Bilboko Udala.

San Mames zelaia kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza izango da 2026an, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu maiatzaren 22an eta 23an, hurrenez hurren. Horrela, Bilboko estadioak Europako kluben arteko txapelketa nagusien finalen egoitza izaten jarraituko du, ostiral honetan jakitera eman dutenez.

Bi lehiaketak aurtengo abenduan hasiko dira, multzoen faseko elkarren segidako bi astebururekin. Multzoen faseko hurrengo kanporaketak 2026ko urtarrilean jokatuko dira, bi asteburutan jarraian.

Kanporaketa faseak apirilaren 3, 4 eta 5eko asteburuan hasiko dira, final-zortzirenetako partidekin; ondoren, final-laurdenetako partidak apirilaren 10, 11 eta 12an lehiatuko dira, eta finalerdiak, berriz, 2026ko maiatzaren 1, 2 eta 3ko asteburuan.

EPCR Challenge Cupeko finala ostiralean jokatuko da, 2026ko maiatzaren 22an, eta Investec Champions Cupeko finala larunbatean, 2026ko maiatzaren 23an.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X