Errugbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Federico Gallok ez du AMPO Ordizia zuzentzen jarraituko

Teknikariak amaiera eman dio Gipuzkoako taldean egindako hiru denboraldiko ibilbideari, erronka berrie aurre egiteko, klubak jakinarazi duenez.
Federico Gallo
Federico Gallo. Argazkia: @ORDIZIARUGBY

Federico Gallok AMPO Ordizia taldeko entrenatzaile izateari utzi dio, klubak asteazken honetan, apirilaren 30ean, jakinarazi duenez. Hala, bada, amaiera eman dio Gipuzkoako taldean egindako hiru denboraldiko ibilbideari.

Hemendik aurrera, teknikari argentinarrak erronka berriei ekingo die, AMPO Ordiziak adierazi duenez. Klubak eskerrak eman dizkio Federico Gallori taldea zuzentzeko ardura hartu zuenetik egindako lanarengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X