Real Sociedad
Realaren gol festa Malagan (2-5)
Realak ezustekoa eman du berriz Bartzelonaren aurka (2-1)
Sansek ezin izan du Almeria liderra garaitu, eta bosgarren porrota jarraian jaso du (2-4)
Emaitzak
Realari buruzko albiste gehiago
Aihen: “Erritmo handiarekin aritu gara, eta erasoan oso partida ona egin dugu”
Aihen Muñoz pozarren agertu da, Realak Malagari 2-5 irabazi eta gero, EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partidan.
Realaren gol festa Malagan (2-5)
Oyarzabalen bi golek eta Kubo, Oskarsson eta Guedesen beste banak gidatu dute txuri-urdinen garaipena.
Realak ezustekoa eman du berriz Bartzelonaren aurka (2-1)
Realak Bartzelona garaitu du F Moeve Ligako 7. jardunaldian. Ezustekoa eman du aurreko denboraldian ere etxean mendean hartu zuen aurkari beraren aurka, eta, horrela, jaitsiera postuetatik atera da Cecilia Marcosek eta Ainhoa Marinek sartutako golei esker.
Sansek ezin izan du Almeria liderra garaitu, eta bosgarren porrota jarraian jaso du (2-4)
Ion Ansotegiren taldeak defentsan egindako akatsak ondo baliatu ditu Almeriak neurketa irabazi eta bere lidergoa sendotzeko. Reala, berriz, jaitsiera postuetan dago.
Matarazzo: “Aurrekoetan bi aurpegiak erakutsi ditugu, biharkoa aurpegi ona erakusteko eguna da"
Realeko entrenatzailea txuri-urdinek Malagaren aurka jokatuko duten partidaren inguruan aritu da. Realak igandean du hitzordua, 18:30ean, Rosaledan.
Beñat Turrientes: “Pena izan da, hiru puntuak merezi genituelako"
Beñat Turrientes Realeko jokalariak ezin izan du bere etsipena ezkutatu, Union Saint-Gilloise talde belgikarraren zelaian berdinketa (1-1) bildu ondoren.
Saint-Gilloise vs Reala neurketaren laburpena (1-1)
Realak aukera berri baten zain egon beharko du Europa Ligako aurtengo edizioan bere lehen garaipena lortzeko; izan ere, Saint-Gilloisek azken hasperenean berdindu du norgehiagoka (1-1). Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako golak talde donostiarra aurretik jarri du, baina Keitak banakoa egin du.
Realak garaipenari ihes egiten utzi dio azken hasperenean, Lovainan (1-1)
Abagune gutxiko lehen zatiaren ostean, Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako gol batek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Keitak berdinketaren gola egin du azken minutuetan.
Realaren zaleak, Union Saint-Gilloiseren aurkako partidaz gozatzeko prest, Lovainan
500 zale baino gehiago daude Lovainan Realak 18:45ean Europa Ligako bigarren jardunaldian jokatuko duen partidaz gozatzeko.
Reala, Lovainan irabaztera behartuta
Belgikako Union Saint-Gilloise taldeari bisita egiteko, Matarazzok ezin izango du Jon Mikel Aramburu erabili, eta Luken Beitia harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko prest egongo, biak min hartuta daudelako. Orri Oskarsson aurrelari islandiarra deialdira itzuliko da, ligako azken partidan zigortuta egon ondoren.
Sergio Gomez, Saint-Gilloiseren aurkako partidari buruz: “Oso neurketa berezia izango da niretzat"
Reala Belgikan da, Union Saint-Gilloise talde arriskutsuaren aurka jokatzeko. Partida aurreko prentsaurrekoan, Sergio Gomez jokalari txuri-urdinak Anderlechten eman zuen denboraldia (21/22) gogora ekarri du.
Erik Bretos: “Ez da erraza izango, Union Saint-Gilloise talde indartsua eta fisikoa da"
Realaren futbol zuzendariak, Erik Bretosek, talde txuri-urdinak ostegunean Europa Ligan izango duen aurkaria aztertu du, Union Saint-Gilloise, alegia. Realak, Bournemouthen aurka Anoetan galdu ostean, Belgikara egingo du bidaia, irabaztera behartuta.
Realak sufrimendu handiarekin garaitu du Deportivo (3-2)
Talde txuri-urdina 3-0 joan da irabazten, baina, bigarren zatian, Deportivok bi gol sartu ditu hamar minutuan, horietako bat penaltiz, eta Reala jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Pablo Marin egotzi duelako.
Sansek laugarren partida jarraian galdu du (4-1)
Celta Fortuna oso nagusi izan da Vigon jokatutako neurketan.
Matarazzo: “Ez nago sailkapenari begira"
Realak EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partida jokatuko du igandean, Anoetan, Coruñako Deportivoren aurka.
Aramburuk min hartu du soleoan eta Reala eskuin hegalik gabe utzi du
Hector Fort kataluniarra ere min hartuta dago. Gainera, Odriozolak sendatzeko prozesuan jarraitzen du, eta Ruperezek Sanseren fitxa du eta 23 urte baino gehiago; beraz, ezin du lehen taldean jokatu.
David Silva futbol profesionalera itzuliko da Hong Kongen
Carlos Soler: “Oyarzabal funtsezko jokalaria da, gure taldeko izarra, kapitaina, gidaria"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Carlos Soler Realeko erdilari valentziarrak aurrelari eibartarra goraipatu du: "Beti erakutsi du Reala maite duela". Gainera, Solerrek iragan denboraldiko uneak ekarri ditu gogora, eta azpimarratu du "ikaragarri gustatzen" zaizkiola partida zoroak: "Guk irabazten badugu, jakina".
Jon Martin, Golden Boy saria irabazteko 20 finalisten artean
Jon Martin hamazazpigarren lekuan dago Golden Boy saria irabazteko finalisten zerrendan. Pau Cubarsí da faboritoa, eta Lamine Yamal, bigarrena.
Nerea Eizagirrek lehen garaipena eman dio Realari Moeve F Ligan, Valentziaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdineko kapitainak 23. minutuan sartutako golari esker, Reala aurreneko aldiz gailendu da jokoan dagoen Ligan; asteazkenean Europa Kopan Heartsen aurka lortutakoa ere kontuan izanik, Donostiako taldeak bi garaipen jarraian daramatza.