Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Aaronette Vonlehk beste denboraldi baterako berritu du. Argazkia: Gernika KESB.
Gernika KESBk iragarri duenez, Aaronette Vonleh pibot estatubatuarrak denboraldi baterako berritu du kontratua. Beraz, Bizkaiko taldeak 2026-27 denboraldirako baieztatu duen laugarren jokalaria da.
22 urteko eta 1,91 metroko jokalaria Ane Olaeta joko-antolatzailea eta Angela Salvadores eskoltarekin batera arituko da hurrengo denboraldian, baita Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarrarekin eta Franky Garcia entrenatzaile berriarekin ere.
Estatubatuarra urtarrilean iritsi zen taldera, Hozono Global Jairis taldetik. Gernikan jokatu dituen 14 partidetan, batez beste, 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Klubaren esanetan, "Vonlehek presentzia, energia eta intentsitatea emango dizkio Gernika KESBen barne-jokoari, baita taldeari kantxaren bi aldeetan laguntzeko gaitasun fisiko garrantzitsua ere. Bere itzulerak pixkanaka forma hartzen ari den plantilla indartzen du, klubaren balioak ordezkatzeko helburuarekin: lana, konpromisoa, ilusioa eta entrega".
Jokalariak ere itzultzeko gogo handia erakutsi du: "Itzuli egingo naiz, baina oraingoan urte osorako. Marea granatea berriro ikusteko irrikan nago”, esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Angela Salvadoresek Gernika KESBn jarraituko du datorren denboraldian
Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria
Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.