Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Estel Puiggros saskira jaurtitzen, Unicaja Mijas taldearekin. Irudia: estelpuiggros11 Instagram
Gernika KESB taldeak Estel Puiggros kataluniarra fitxatu du. 25 urteko joko-antolatzaileak 1,76 metroko garaiera du. Challenge Ligako Unicaja Mijas taldetik iritsiko da.
Franky Garciak zuzenduko du talde bizkaitarra. Orain arte baieztatu duten hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Manresako jokalariak Segle XXI taldean hasi zuen bere ibilbidea, Ball State Cardinals taldearekin Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate garaia egin aurretik.
2024-25 denboraldian itzuli zenean, Recoletas Zamoran jokatu zuen, eta gero Malagara joan zen. Unicaja Mijasen 8,2 puntu eta 3,2 errebote lortu zituen batez beste partidako, 23 minututan.