Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Adams, Lointek taldeko jokalaria, Hungarian. Irudia: Lointek Gernika Bizkaia
Lointek Gernika Bizkaiak kostata defendatu ditu gaur Hungarian, Pecseko Lauber Dezso Sport Hall kantxan, Malosten NKA Universitas Pecs taldearen aurka lortutako 19 puntuko errenta, Emakumezkoen Eurokopako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Izan ere, ia abantaila hori guztia alferrik galtzekotan izan da, baina doi-doi hurrengo kanporaketan sartu da, amaieratik segundo bakarrera Masa Jankovic pibot serbiarrak sartutako saskiratze bati esker (78-61).
Lointekek nahiko ondo eutsi dio Pecsen hasierako oldarraldiari, baina lehen atsedenaldira bost puntu azpitik joan da markagailuan (21-16). Hungariarrek, Reisingerova izar txekiarra buru zutela (8 puntu), Gernikako taldea atakan jarri dute, lehen laurden osoan ez baitira markagailuan aurretik jarri.
Bigarren zatian, Hungariako taldeak 20-13ko partziala sartu dio Lointeki (41-29). Lucas Fernandezen jokalariek ez dute Reisingerova-Torok bikotea geldiarazten jakin (14 eta 9 puntu, hurrenez hurren) lehen zati osoan zehar, eta, gainera, erasoan nahiko gaizki ibili dira, jaurtiketen % 29ko sartu eta erabaki txarrak hartu dituzte eta. Lehen zatian, Olaeta izan da Bizkaiko taldeko jokalaririk aipagarriena, 9 punturekin.
Atsedenaldiaren ostean, defentsako zuloek eta erasoko akatsek ez dute etenik izan, eta alarma guztiak piztu zaizkie lointektarrei, Pecs 19 puntuko koska sartu baitie. Zorionez Jankovic agertu da kanporaketari eusten saiatzeko (16 puntu), baina Reisingerovak, Torokek eta Dulek Lointeken uztaia urratzen jarraitu dute (59-44).
Azken laurdenean, Lointekek asko sufritzen jarraitu du, baina sailkapena lortu du: 19 puntuz galtzen ari zenean, Jankovicen saskiratzea egin du (78-61).
Fitxa teknikoa:
78.- NKA Universitas Pecs (21+20+18+19): Ratkai (7), Dul (14), Torok (15), Varga (8) eta Reisingerova (25) -hasierako bostekoa-; Olawuyi (4), Josepovits (1), Grets, Kitti Halmagyi eta Toth (4).
61.- Lointek Gernika (16+13+15+17): Olaeta (18), Adams (8), Westerik (5), Jankovic (20), Bessoir (4) -hasierako bostekoa- Castedo, Polleros (6), Krnjic eta Matarranz.
Laurdenak: 21-16, 41-29 (atsedenaldia), 59-44 eta 78-61 (bukaera).
Epaileak: Domen Krajnc (Eslovenia), Petr Blahou (Txekia Errepublika) eta Luka Brekalo (Bosnia).
200 ikusle bildu dira Pecseko Lauber Dezso Sport Hall kantxan.
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.