Erregina Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Spar Girona-Lointek Gernika, Erregina Koparen final-laurdenetako kanporaketan

Gernikako taldeak martxoaren 20an jokatuko du, ostegunez. Finalaurrekoak larunbatean izango dira; final handia, ostera, igandean, martxoaren 23an.
Lointek Gernika taldea, aurkezpenaren egunean
Lointek Gernika taldea, aurkezpenaren egunean

Lointek Gernikak Spar Girona izango du aurkari saskibaloiko Erregina Koparen final-laurdenetako kanporaketan, astearte honetan egindako zozketaren arabera.

Norgehiagokak Zaragozan izango dira, martxoaren 20tik 23ra, ostegunetik igandera, alegia. Honako hauek dira kanporaketa-partida guztiak:

A eta B kanporaketak ostegunean jokatuko dituzte; C eta D kanporaketak, aldiz, ostiral arratsalde-gau partean.

- A Kanporaketa: Spar Girona vs Lointek Gernika

- B Kanporaketa: Valentzia Basket vs Ozono Global Jairis

- C Kanporaketa: Perfumerias Avenida vs Movistar Estudiantes

- D Kanporaketa: Casademont Zaragoza vs Spar Gran Canaria

Lehen bi kanporaketetako garaileek (A eta B) jokatuko dute lehen finalaurrekoa; bigarrenean, berriz, C eta D kanporaketetako irabazleak lehiatuko dira. Azkenik, finalerdietan nagusi diren taldeen esku egongo da igandeko (martxoak 23) final handian egoteko txartela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X