Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Justin Jaworskik ez du Bilbon jarraituko. Argazkia: Surne Bilbao.
Bilbao Basketek iragarri du Justin Jaworski eskolta estatubatuarrak ez duela Surne Bilbao taldean jarraituko. Sare sozialetan mezu hau zabalduta eman dute horren berri:
"Justin Jaworski eskolta estatubatuarrak ez du Surne Bilbaon jarraituko. Eskerrak eman nahi dizkiogu urte honetan taldeari eskainitako gose eta talentuagatik. Horren erakusle, FIBA Europe Cupeko tituluaren lorpena eta izan dituen izugarrizko erakustaldiak, haietariko bat, taldearen saskiratze errekorra hautsi zuenean Morabanc Andorrari 36 puntu sartuz. Zorterik onena opa dizugu etorkizunean. Zorte on! Good luck!".