Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Harald Frey, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.
Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak, Harald Frey antolatzaile norvegiarrak eta Aleix Font hegaleko kataluniarrak Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte, asteazkenean Bilboko klubak iragarri duenez. Hala, 2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Margiris Normantasek, Martin Krampeljek, Luke Petrasekek eta Darrun Hilliardek duela aste batzuk berritu zuten, 2028ra arte. Gainera, Surne Bilbaok bi joko-antolatzaile fitxatu ditu, Adam Somogyi hungariarra eta Dan Duscak esloveniarra, eta Nate Darling eskolta kanadarra.
Jarraituko ez duten jokalariei dagokienez, 2026-2027 denboraldian ez dira Surne Bilbaon izango Melwin Pantzar (Unicajan arituko da), Amar Sylla, Stefan Lazarevic eta Justin Jaworski.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Melwin Pantzarrek Bilbao Basketi agur esan dio: “Zorionekoa ni, klub honetan egoteagatik”
Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak agur esan dio klubari, beltzezko gizonekin hiru denboraldi eman ostean.
Surne Bilbao eta Valentzia Basketen arteko play-offetako final-laurdenetako bigarren partidaren laburpena (71-88)
Valentziako taldeak etxetik kanpo ere garaitu du Bilboko taldea, eta 2-0eko emaitzarekin kanporatu du Surne Bilbao.
Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilboko taldea play-offetatik kanpo geratu da bi partida galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen Valentziako taldearen aurka.
Valentzia vs Surne Bilbao final laurdenetako play-offeko lehen partidaren laburpena (83-80)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Valentzia Basketen aurka jokatu duen Endesa Ligako final-laurdenetako lehen partida. Talde taronjak kontra zuen 13 puntuko aldea irauli egin du, hiru minutu eskasean. Hala eta guztiz ere, beltzezko gizonek partida bikaina egin dute.