Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako

Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.

Nate Darling Surne Bilbao
Nate Darling; Argazkia: Surne Bilbao

Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako, talde bilbotarrak bere sare sozialetan jakinarazi duen bezala. Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyi hungariarraren eta Dan Duscak esloveniarraren sinaketen ondoren.

Elan Chalon talde frantsesetik ailegatu da Nate Darling, bertan bataz beste, 13,5 puntu egin, 2,7 errebote lortu eta 1,9 asistentzia eman zituen aurreko denboraldian. Orain, Justin Jawroski ordezkatzeko ailegatzen da Miribillara, azkeneko honek ez du Bilbaon jarraituko hurrengo denboraldian.

“Darlingen bertute handiena hiru puntuko jaurtiketa da, nahiz eta saskira sartzeko abilezia eta indarra ere baduen, kanpoko jaurtiketetan egindako mehatxua aprobetxatuz” nabarmendu du Rafa Pueyok, Surne Bilbaoko kirol zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X