FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte

22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.

Ondřej Husták
Ondřej Husták. Irudia: Surne Bilbao Basket

Ondřej Husták pibotak Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte. Poloniako King Szczecin taldetik dator txekiarrak formakuntza plaza beteko du Endesa Ligan, non 3,2 puntu eta 2,2 errebote egin zituen batez beste pasa den denboraldian.

Basket Brno eta Saski Baskoniako harrobietan hezia, Zentro Madrid eta Zamora taldeekin jokatutakoa da, Zilarrezko LEB Ligan. Ondoren, 2024-2025 denboraldian, sei partida jokatu ditu Baxi Manresarekin Endesa Ligan eta beste bat BCLn. Gainera, 2023-2024 denboraldian Txekiar Errepublikarekin debutatu zuen Hustákek.

Surne Bilbaoko Kirol zuzendaritzak adierazi duenez, “bere gaitasun fisikoak ezin hobeto egokitzen dira gure defentsa filosofiara. Pista oso ondo korritzen duen jokalaria da, bere tamainarako oso mugikorra. Intentsitatea eta energia emango dizkigu jokoaren alderdi guztietan”. Horretaz gain, bilboko taldeak txekiarrari bere jokoa garatzen laguntzeko nahia eta prestutasuna erakutsi ditu zabaldutako oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X