Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte taldeak, ostiral honetan, bere web orrialdean jakinarazi duen bezala. Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik dator talde bilbotarrera, bertan azkeneko hiru denboraldiak jokatu ditu.
Manex ISB Iraugin hezi zen jokalari bezala, bertan 1. FEB mailako igoera lortu zuen, bi denboraldiren ostean GBC taldearekin sinatu zuen 2023-2024 denboraldian. 9,1 puntu egin ditu eta 5,4 errebote lortu ditu bertan bataz beste.
“Manex Ansorregi goranzko joera argia duen jokalaria da, eta erasoan zein defentsan taldeari energia asko ematea espero dugu. Oso pozik, eta Bilbon oraindik jokalari hobea izatea espero dugu”, nabarmendu du taldeak bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Melwin Pantzarrek Bilbao Basketi agur esan dio: “Zorionekoa ni, klub honetan egoteagatik”
Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak agur esan dio klubari, beltzezko gizonekin hiru denboraldi eman ostean.