Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Azken bi denboraldietan FIBA Europako Kopa irabazi ondoren, Surne Bilbaok datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatuko duela baieztatu du.
Bilboko taldea urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da, eta Endesa Ligako lauretako bat, Asisa Joventut, Unicaja eta UCAM Murtziarekin batera. Jadanik 30 talderi baieztatu diete tokia, tartean, Surneri.
Gainerako bi postuak 24 taldek lehiatuko dituzte, horien artean Rio Breogan, irailaren 14tik 20ra jokatuko diren kanporaketetan. Bi faseetako kanporaketen zozketa uztailaren 8an egingo da.
Surne Bilbaok 2020-21eko Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta lehen fasean kanporatu zuten Pinar Karsiyaka, Brose Bamberg eta Fortitudo Bologna taldeek.
Talde bilbotarrak 2022-23koan errepikatu zuen parte-hartzea, dagoeneko Jaume Ponsarnau aulkian zela, eta Nymburk, Bahcesehir eta Igokearen aurka multzoen fasea gainditu ondoren, Darussafaka, Murtzia eta Teneriferekin batera jokatu zuen 'Last 16'a, eta lehiaketatik at geratu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Melwin Pantzarrek Bilbao Basketi agur esan dio: “Zorionekoa ni, klub honetan egoteagatik”
Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak agur esan dio klubari, beltzezko gizonekin hiru denboraldi eman ostean.
Surne Bilbao eta Valentzia Basketen arteko play-offetako final-laurdenetako bigarren partidaren laburpena (71-88)
Valentziako taldeak etxetik kanpo ere garaitu du Bilboko taldea, eta 2-0eko emaitzarekin kanporatu du Surne Bilbao.
Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilboko taldea play-offetatik kanpo geratu da bi partida galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen Valentziako taldearen aurka.