Surne Bilbaok Sporting CPren aurka hasiko du FIBA Europa Kopako bigarren fasea, asteazkenean, Miribillan
Bigarren faseko lehen partida hau, EITBk zuzenean emanen duena, 18:30ean hasiko da. PAOK Salonika eta Prievidza izanen dira euskal taldearen multzoa osatuko duten taldeak.
Surne Bilbaok Sporting CPren aurka hasiko du 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren fasea, asteazkenean, Miribillan. Bigarren fase honetako lehenengo partida, EITBk zuzenean emanen duena, 18:30ean hasiko da; PAOK Salonika eta Prievidza izanen dira euskal taldearen multzoa osatuko duten bi taldeak.
Surne Bilbao da FIBA Europa Kopako azken txapelduna, finalean PAOKi irabazita hain zuzen ere, aurreko apirilean. Peristeri, Kutaisi eta Brno izan dira Bizkaiko taldearen aurkariak lehenengo fasean, eta bertan Surne Bilbaok maila handia erakutsi du; oraingoan, Jaume Ponsarnauren taldearen erronka maila hori berdintzea da, txapelketan jarraitu ahal izateko.
EITBk, eitb.eus-en eta ETB4ren bitartez, zuzenean emanen du Surne Bilbaoren eta Sporting CPren aurkako partida.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantzarrek eta Jaworskik gidatu dute Surne Bilbaoren garaipena Kanaria Handiaren aurka (79-72)
Melwin Pantzarrek eta Justin Jaworskik gidatu dute igande honetan Miribillan Surne Bilbaoren garaipena Dreamland Kanaria Handiaren aurka (79-72). Bizkaitarrek datorren Errege Kopan parte hartzeko anbizioa dute.
Greziako PAOK, Eslovakiako Prievidza eta Portugaleko Sporting, Surne Bilbaoren aurkariak, bigarren fasean
Beltzezko gizonek Sporting Portugalen aurka jokatuz ekingo dio FIBA Europa Kopako bigarren itzuliari, abenduaren 10ean, etxean.
Surne Bilbaok Kutaisi jipoitu du Miribillan, eta multzoko buru dabilela, sailkapena lortu du (117-54)
Gainera, beltzezko gizonek klubaren historiako saskiratze-marka berriz hautsi dute.
Surne eta Bilbao Basket, elkarrekin 2031ra arte
Kontratua berrituta, taldearen izena Surne Bilbao izanen da aurrerantzean.
Surne Bilbao Basketek taldeko lehen postua ziurtatu nahi du Kutaisi 2010en aurka
Kutaisiren aurkako norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.
Bilbao Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka, lehiakor aritu bada ere (82-70)
Surne Bilbao Basketek gogor egin dio aurre Real Madrili Movistar Arenan, baina azken laurdenean indarrak ahitu zaizkio, eta, azkenean, 82-70 galdu du.
Bilbao Basketek berriz irabazi dio Brnori (115-100), eta multzoko lehen postua lortzeko pauso bakarra behar du
Bilbotarrek aise irabazi diete txekiarrei berriro, baina Brnok bizkaitarrak zertxobait estutu ditu une batzuetan. Surne Bilbao Basketek bere saskiratze marka hautsi du berriro gaurko norgehiagokan.
Bilbao Basketek Casademont Zaragoza irentsi du Miribillan (106-75)
Surne Bilbao Basket jaun eta jabe izan da Casademont Zaragozaren aurkako partidan, hasieratik bukaeraino, eta emaitza da horren erakusgarri: 106-75. Melwin Pantzar, Darrun Hilliard eta Justin Jaworski izan dira gehien nabarmendu diren jokalariak.
Surne Bilbao Basketek Peristeriren aurka irabazi du eta multzoko liderra da FIBA Europako Kopan
Surne Bilbao Basketek 64-86 irabazi dio Peristeri BC taldeari Grezian, eta funtsezko garaipena lortu du FIBA Europe Cup txapelketan multzoko gorenean mantentzeko.