Surne Bilbaok aise menderatu du Prievidza (93-51), eta Salonikan izango du jokoan multzoko lehen postua
Jaume Ponsarnauren taldeak azken zortzi partidak irabazi ditu, FIBA Europa Kopa eta Endesa Liga kontuan izanik. Eslovakiako taldearen aurka, Surne Bilbaok ez du arazorik izan garaipena eskuratzeko.
Justin Jaworskik 19 puntu sartu ditu. Argazkia: EFE.
Surne Bilbaok Prievidza menderatu du, 93-51, Miribillan, 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren faseko bosgarren jardunaldian, M multzoan, asteartean. Horrenbestez, Jaume Ponsarnauren taldeak, bigarren fase horretan jokatutako bost partidak irabazita, multzoko lehen postuan dabiltza, eta gertu dute lehen postu hori bermatzea; horretarako, Salonikan, PAOK aurkari, datorren asteazkenean, Bilbon lortutako 22 puntuko aldea berretsi beharko dute, ziurrenik.
Surne Bilbao oso ondo dabil; izan ere, kontuan izanik FIBA Europa Kopa eta Endesa Liga, azken zortzi partidak irabazoi ditu. Asteartean, ez diote aurkariari inolako aukerarik eman; euskal taldea 12-0 aurreratu da, lehen minutuetan, eta Prievidzak, hortik aurrera, soilik egin ahal izan du saihestea Surne Bilbaoren aldea azkarregi haztea.
Ez du lortu, baina. Atsedenaldian, Bizkaiko taldeak 28 puntuko abantaila zuen, 47-19; neurketako bigarren zatian, dena erabakita zegoela, Surne Bilbaori puntu gehiago sartu dizkiote, baina oso sendo jarraitu du erasoan, eta, azkenean, etxeko taldeak 42 puntuko aldea erdietsi du, 93-51.
Fitxa teknikoa
93 - Surne Bilbao (24+23+25+21): Pantzar (5), Jaworski (19), Font (11), Petrasek (13) eta Bagayoko (7) -hasierako bostekoa- Frey (-), Normantas (7), Krampelj (16), Hilliard (4), Hlinason (2), Errasti (5) eta Madariaga (4).
51 - BC Prievidza (8+11+12+20): Bishop (2), Thomas (6), Tolbert (9), Toussaint (1) eta Zeliznak (4) -hasierako bostekoa- Reynolds (5), Jass (1), Hlivak (2), Smith (17) eta Alihodzic (4).
Epaileak: Blaz Zupancic (Eslovenia), Tolga Edis (Turkia) eta Valerio Grigioni (Italia).
Nabarmentzekoa: 3.114 zale izan dira Miribilla.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)