Bilbao Basketek garrantzirik gabeko porrotarekin itxi du multzoen fasea
Surne Bilbao Basketek porrot batekin itxi du Txapeldunen Ligako multzoen fasea Txekiako ERA Nymburk taldearen aurka (71-81) galdu ostean. Neurketak ez zeukan garrantzirik euskal taldearentzat sailkapenari begira, iragan jardunalditik ziurtatuta baitzuen txapelketako 16 talde onenek jokatuko duten kanporaketarako zuzeneko txartela.
Lehiarako pizgarririk ezin izate hori oztopo handia izan da "beltzezko gizonentzat". Hala, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea makal ibili da defentsa lanetan, eta ez du eraginkortasunik agertu erasoari begira.
Michale Kyser (12 puntu eta 9 errebote) estatubatuarra izan da etxeko jokalaririk onena, bilbotarren neurketa txar batean. Batez ere kanpoko jaurtiketan ibili dira erabat antzu etxekoak: besteak beste, hiruko jaurtiketetan egindako 29 ahaleginetatik 8 baino ez dituzte asmatu (% 27,5). Arlo horretan, bereziki gaizki ibili dena Francis Alonso izan da, 6tik bat bera ez baitu sartu. Biko jaurtiketetan ere ez da ondo ibili (10etik 3).
Txanponaren beste aldea Gerel Simmons Nymburkeko eskolta estatubatuarrak eskaini du, 27 puntu erdietsi baititu, batez ere hirukoei esker (9tik 7). Marek Klassen joko-antolatzailea izan du bidelagun bisitarien jardun onean (19 puntu eta 9 asistentzia).
Fitxa teknikoa:
71 - Surne Bilbao Basket (17+23+15+16): Radicevic (7), Alonso (9), Rabaseda (2), Andersson (3) eta Kyser (12) –hasierako bostekoa–; Hakanson (4), Reyes (9), Smith (6), Rosa (9), Sulejmanovic, Withey (3) eta Ubal (7).
81 - ERA Nymburk (18+32+14+17): Klassen (16), Novak (4), Simmons (27), Benda (5) y Kovar (7) –hasierako bostekoa–; Ivanauskas (6), Kriz, Lockett, Palyza (3), Rylich (5), Tuma (2) eta Watson (6).
Partzialak: 17-18, 40-50 (atsedenaldia), 55-64 eta 71-81 (amaiera).
Epaileak: Saverio Lanzarini (Italia), Igor Mitrovski (Mazedonia) eta Viola Györgyi (Errumania). Ez dute inor kanporatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.