RETAbet Bilbao Basketek Vucetic igo du lehen taldera
RETAbet Bilbao Basketek lehen taldera igo du Vasilije Vucetic jokalaria. Zilarrezko LEB Mailako Zornotza taldean jokatu du utzita eta 2017-2018. denboraldian Bilbao Basketeko lehen taldean ariko da.
Vuceticek 21 urte ditu, hegaleko pibot postuan jokatzen du, eta 2,07 metroko altuera du. Iazko udan hiru urterako kontratua sinatu zuen Bilbao Basketekin eta Zornotzan deboraldi ona egin ostean Endesa Ligan jokatuko du RETAbet Bilbao Basketekin datorren denboraldian.
Bilbao Basketekin debuta egindakoa da Vucetic. Eurocup txapelketan egin zuen debuta iaz Alba Berlin taldearen aurka eta Endesa Ligan bi partidatan parte hartu zuen.
Datorren denboraldirako Bilbao Basketek ekarri duen seigarren jokalaria da Vasilije Vucetic.
etic.