Bilbao Basketek porrota jaso du Ligako azken partidan
Alberto Corbachok amaierarako sei segundoren faltan sartutako hirukoak garaipena kendu dio Bilbao Basketi Rio Natura Monbusen aurka Miribillan jokatutako partidan (92-94). Neurketa galdu arren, zaleek txalo zaparrada beroa eman diete jokalariei norgehiagoka bukatu ondoren.
Miribillan bildutako 9.000 zaleak zutik jarri dira eta "Hau da taldea, hau" oihukatu dute, teknikoei eta jokalariei denboraldi zail eta gorabeheratsuan izandako jarrera eskertzeko.
Partida borrokatua jokatu dute bi taldeek, eta oreka izan da nagusi: 22na, 48na eta 70na egin dute. Azkenean, Corbachoren hirukoak erabaki du garaipena.
Fitxa teknikoa:
92 - Bilbao Basket (22+26+22+22): Alberto Díaz (5), Bertans (18), Mumbrú (15), Markota (19), Gabriel (13) –hasierako boskotea- Hervelle (6), Samb (4), Vrkic (12), Pilepic (-) eta Sergio Sánchez (-).
94 - Río Natura Monbus (22+26+22+24): Freire (8), Delas (11), Corbacho (11), Pumprla (8), Guillén (16) –hasierako boskotea- Scott (8), Stobart (-), Dewar (11), Berzins (13), Homs (-), Xhantopoulos (5) eta Peterson (3).