Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
Arabako eta Graziako talde arabarraren arteko neurketa, iragan Euroligan. Artxiboko argazkia: Europa Press
Kosner Baskoniak Euroligako bidea Buesa Arenan hasiko du, irailaren 24an, egungo txapelduna den Olympiakosen aurka.
Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Bigarren astean, aurreneko jardunaldi bikoitzean, Gasteizko taldeak Valentzia Basketi egingo diote bisita irailaren 29an, eta Armani Milan hartuko dute etxean.
Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu etxean. Buesa Arenak, ordea, Europako denboraldiaren azken zortzi partidetatik bi baino ez ditu hartuko.
Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
2026ko azken partida Valentzia Basketen aurka jokatuko dute, Gasteizen, eta apirilean, play-offen aurretik, Armani Milan eta Makabi Tel Aviven kontra jokatuko dute, etxetik kanpo.
Bestalde, Pablo Laso (Turkiako Anadolu Efes taldearekin) eta Ibon Navarro (Serbiako Izar Gorriarekin) entranatzaile gasteiztarrek 2026ko azaroaren 25ean eta 2027ko otsailaren 5ean bisitatuko dute Arabako hiriburua, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)