Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
Josean Querejeta Alaves-Baskonia taldeko presidentea eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Baskonia-Alaves Taldeak Arabako Foru Aldundiari planteatu dio Buesa Arena eta bere aparkalekua erostea. Antza denez, salerosketa prezioa ezartzen duen aldez aurreko tasazio batekin egingo da.
Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak agerraldia egin dute gaur operzioa aurkezteko. Ondare proiektuaren barruan kokatzen da, Buesa inguruko lursailetan, kirol-taldeak Euneiz Unibertsitatea, Bakh kirol-hiria, Ondare Egoitza eta "Baskonia Alaves Academy" eraiki dituen tokian.
Ez dituzte operazioaren epeak eta zenbatekoak jakinarazi, baina bi ordezkariek azalpenak eman dituzte, eta salerosketa aurrera eramateko borondate argia agertu dute.
Euneiz Unibertsitatea handitzea, Buesako aparkalekuan
Aparkaleku horretan Euneiz Unibertsitatea handitzeko, egoitzaren fase berri bat aurrera eramateko eta Lanbide Heziketako eskola espezializatu bat sortzeko asmoa dute, baita Buesa Arena berritzeko ere.
Salerosketa "berme guztiekin, instalazioen benetako balioa islatzen duen salnerruiarekin, beharrezko txosten tekniko eta juridikoekin, eta betiere interes publikoaren defentsan" aurrera eramango dela ziurtatu du ahaldun nagusiak.
Bestalde, datarik zehaztu ez den arren, Josean Querejetak uste du "premia" dutela, taldeak bigarren eraikin bat behar baitu unibertsitatearentzat eta beste bat egoitzarentzat 2028ko irailean. "Irtenbideak ahalik eta azkarren bilatu behar ditugu", adierazi du Querejetak.
Zure interesekoa izan daiteke
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa
Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.
Forrest, Nowell, Omoruyi, Radzevicius eta Edwardsek ez dute Baskonian jarraituko
Klubak "eskerrak eman dizkie guztiei izan duten konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik".
Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian 2027ra arte
Granadako prestatzaileak laguntzaile gisa lur hartu zuen iragan denboraldian, Gasteizen. Baskoniaren hitzetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmetu handia" duen lantaldeari eustea.
Felix Fernandezek baieztatu egin du Galbiatik eta Spagnolok taldean jarraituko dutela, Forrestek alde egingo duela eta Cabarrotekin negoziatzen ari direla
Bestalde, Bartzelonak Xevi Pujol idazkari teknikoa fitxatzeko agertu duen interesa "lehia bidegabetzat" jo du Kosner Baskoniaren kirol zuzendariak, "unea egokia ez" delakoan, ACB ligako garaikurra lortzeko play-offa jokatu aurretik izan delako.
Kobi Simmonsek Kosner Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Arabako hiriburuan jarraitzeko aukera eman dio horrek. "Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, eta zaleei gau bikainak eskaini dizkie", azaldu du Baskoniak.
Galbiati: “Nire bizitzako denboraldirik zailena izan da"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak aitortu duenez, Endesa Ligako play-offetan Asisa Joventuten aurka galdu ostean, bere bizitzako "denboraldirik zailena" izan da.
Kosner Baskonia Asisa Joventut final-laurdenetako play-offeko hirugarren partidaren laburpena (88-96)
Kosner Baskoniak porrot gogorra jaso du Asisa Joventuten aurka igande honetan (88-96), eta Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da. Ikusi hemen partidaren laburpena.
Kosner Baskoniak berriro galdu du Joventuten aurka, eta play-offetatik at geratu da (88-96)
Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak ezin izan du etxean agindu, eta bigarren porrotarekin Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da.
Asisa Joventut vs Kosner Baskonia final-laurdenetako play-offeko bigarren partidaren laburpena (82-63)
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du kanporaketa bigarren partidan itxi, eta igandean Buesa Arenan final bat jokatuko du. Gaizki hasi du jokoa Gasteizko taldeak, eta gero ezin izan diote buelta eman partidari. Ikusi hemen partidako laburpena.