Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
FC Bartzelonak astelehen honetan iragarri duenez, Xevi Pujol izango da klubaren kirol zuzendaria hurrengo hiru denboraldietan, Juan Carlos Navarroren ordez. Navarro klubaren enbaxadore eta beheko mailetako jokalari gazteen aholkulari izatera igaroko da.
Pujol, 36 urtekoa bera, orain arte Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria izan da, eta aurrerantzean talde katalanaren kirol arduradun nagusia izango da. Bere ardura izango da saskibaloi ataleko kirol filosofia zehaztea.
2024-25 denboraldian Gigantes aldizkariak Pujol kirol zuzendari onena izendatu zuen. Orduan Basquet Manresa taldeko idazkari teknikoa zen. Bertan bost denboraldi eman ondoren, Pujol Baskoniara etorri zen, eta azken denboraldian Errege Kopa irabazi zuen.
Bartzelonak Navarroren ordezko bat nahi zuen, eta Pujol jarri zuen helburu, baina Baskoniak ez zuen kontratua bertan behera uzteko negoziaziorik egin nahi izan, eta kataluniarrak, aldebakarreko erabakian, banandu ditu bien bideak. Litekeena da Gasteizko taldeak salaketa jartzea erabakiaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)