AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Anthony Randolph Lawson, South Carolina Gamecooks taldearekin. Argazkia: GamecockCentral Wikimedia Commons
Anthony Randolph Lawson Jamaikako pasaportea duen eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa sendotuko du 2028ra arte, Gasteizko taldearekin bi denboraldirako akordioa sinatu baitu.
Kanadarrak 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu, eta 107 neurketa jokatu ditu NBAn.
Lawson NCAAn hasi zen South Carolina Gamecooks taldearekin, eta 2020-21 denboraldian G-Leaguen sartu zen College Park Skyhawks taldearen eskutik.
Minnesota Timberwolvesen elastikoarekin egin zuen debuta NBAn, 2021-2022 denboraldian. Ondoren, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeetan jokatu du; azken horretan, bi denboraldiz.
Azken sasoian G-League eta NBA artean ibili da, kontratu dualarekin, eta bataz beste 13,7 puntu, 3,6 errebote, 1,5 asistentzia eta hirukoetan portzentaje onak lortu ditu, % 42,2.
Zenbaki horiek garapen liga horretako bigarren bostekorik onenean sartu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)