Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Baskonia eta Joventuten arteko partida baten artxiboko argazkia
Kosner Baskonia-Asisa Joventut eta Valentzia Basket-Bartzelona izango dira Endesa Superkopako finalerdietako neurketak. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olinpic pabiloian. Ordutegia zehazteke dago.
Astearte honetan Badalonan egindako zozketan, Endesa Ligako eta Superkopako egungo txapelduna, Valentzia Basket, eta Errege Kopako txapelduna, Kosner Baskonia, izan dira multzoburuak. Horiez gain, Asisa Joventut etxeko taldeak eta Bartzelonak, ligako txapeldunordeak, osatu dute bigarren multzoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)