Baskoniak Chris Chiozza base estatubatuarra fitxatu du denboraldi amaierara arte
Chris Chiozza base estatubatuarra Baskoniako jokalaria izango da aurrerantzean, Gasteizko klubarekin denboraldi honetarako akordioa adostu ostean. "Taldeari indarra eta esperientzia" emateko helburuarekin fitxatu dute, ohar baten bidez jakinarazitakoaren arabera.
"Chris Chiozza (Memphis, 1995) fitxatu du Baskoniak, Dusko Ivanovicen aginduetara lan egingo duen joko-antolatzaile berria. Base amerikarrak denboraldi amaierara arteko konpromisoa hartu du, eta datozen orduotan iritsiko da Gasteizera", iragarri du taldeak webgunean.
27 urteko jokalaria Floridako Unibertsitatean hezi zen, eta 2018-19 denboraldian egin zuen debuta NBAn, Houston Rockets taldearekin. Bi urte geroago, NBAko txapelduna izan zen, Golden State Warriors taldearekin. G-Leaguen ere ibili zen Chiozza, eta partida bakoitzean batez beste bederatzi asistentzia eman zituen.
Chiozza iaz iritsi zen Endesa Ligara, denboraldiaren azken txanpan UCAM Murtzia taldean jokatzeko. Batez beste, 9,9 puntu egin eta 3,5 asistentzia emateaz gain, 5,4 errebote hartu eta 11,6 kredituko balorazioa lortu zuen neurketa bakoitzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Alfredo Salazarrek erretiroa hartu du Baskoniako idazkari tekniko gisa, Lehendakaritzako aholkulari izateko
Kosner Baskoniak porrota izan du Hapoelen aurka, eta Buesa Arena ia hutsik egon da (82-85)
Kosner Baskoniak ezin izan du liderrarekin; Real Madrilek galdu gabe jarraitzen du (84-98)
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea