Baskoniak eta Henryk adostu dute bien arteko kontratua behin-behinean etetea
Baskoniak eta Pierria Henryk adostu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua behin-behinekoz etetea, klubak asteazken honetan (urtarrilaren 25ean) bere webgunean jakinarazi duenez.
Gasteizko taldeak argitu du Henryri egindako ohiko antidopin kontrol baten ostean, FIBAk (Saskibaloiko Nazioarteko Federazioak) espedientea ireki diola jokalariari eta haren lizentzia behin-behinekoz eten duela.
Klubak komunikatuan azaltzen duenez, Pierria Henryri zabaldutako espedienteak eta haren lizentziaren eteteak "ez dute zerikusirik antidopin kontrolean positibo ematearekin", baizik eta "prozedura kontu batetik" eratorritako egoera da.
Horrez gain, klubak honako hau gaineratu du joko-antolatzailearen kontratu-eteteari buruz: "Aipatu espedientea bukatutzat jotzen ez den arte jokalariaren lizentzia indargabe geratuko da behin-behinean. Horren eraginez, Saski Baskoniak eta Pierria Henry jaunak adostu dute bien arteko lotura baliogabetzea auzia argitu arte".
Bestalde, Radio Vitoriak goizean aurretatu du gaur Henryk Bilbotik Bartzelonarako hegaldi bat hartu duela arrazoi pertsonalengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak porrot egin du Joventuten aurka, eta Superkopako finalik gabe geratu da (96-84)
Galbiati: “Ez gaude egoera fisiko edo taktikorik onenean, baina dena gerta daiteke"
Kosner Baskoniak Kenneth Faried aurkeztu du: “Aukera bikaina da”
Alex Len pibot ukrainarra, Baskoniako jokalari berria
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du