Baskoniak Daulton Hommes fitxatu du; Petersek ez du taldean jarraituko
Baskoniak Daulton Hommes hegaleko pibot estatubatuarra fitxatu duela iragarri du igande honetan (uztailak 10). Jokalariak 2,03 metro neurtzen du, eta bi urterako kontratua sinatu du.
Hommes, Baskoniaren lehen fitxaketa, G-Leagueko Birmingham Squadron taldetik iritsi da Gasteizera. 26 urte ditu eta urte bakarreko esperientzia du Europan, 2020-2021 denboraldian, Italiako lehen mailako Vanoli Cremonan jokatu baitzuen. Bertan, partidako 16 puntu sartu zituen batez beste eta % 42ko eraginkortasuna izan zuen hiruko jaurtiketetan.
Bestalde, Alec Petersek taldea utziko duela gaineratu du Baskoniak. Petersek aurrerantzean Olympiakosen jokatuko du Baskonian azken bi denboraldiak eman ostean. Guztira, 106 neurketetan jantzi du Arabako taldearen elastikoa, azken denboraldian kapitainetako bat izanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak etxean ekingo dio Europako bideari txapeldunaren kontra, Olympiakosen aurka
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko dituzte Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.
Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa
Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.
Forrest, Nowell, Omoruyi, Radzevicius eta Edwardsek ez dute Baskonian jarraituko
Klubak "eskerrak eman dizkie guztiei izan duten konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik".
Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian 2027ra arte
Granadako prestatzaileak laguntzaile gisa lur hartu zuen iragan denboraldian, Gasteizen. Baskoniaren hitzetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmetu handia" duen lantaldeari eustea.