Denboraldi amaierara arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Lamar Peters fitxatu du

Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi amaierara arte jokatuko du Arabako taldean.
Lamar Peters
Lamar Peters, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia

Bitci Baskoniak Lamar Peters fitxatu du denboraldi amaierara arte, klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Joko-antolatzaile estatubatuarrak 23 urte ditu eta 1,83 metro neurtzen du.

Peters Mississippi State Unibertsitateko taldean hezi zen, eta NBAko Garatze Ligan jokatu zuen New York Knicksekin 2019-2020 denboraldian. Bursaspor taldetik fitxatu du Baskoniak, eta 2020-2021 denboraldian Turkiako Ligan 9,9 puntu eta 6,4 asistentzia erdietsi zituen batez beste; Eurocup txapelketan, aldiz, hiru partida jokatu zituen, eta, batez beste, 18,7 puntu, 7,3 asistentzia eta 1,7 lapurreta erdietsi zituen, baita hiruko jaurtiketen % 60 sartu ere.

Lamar Peters datozen egunetan iritsiko da Gasteizera, eta debuta egin lezake Makabi Tel Aviven aurka Euroligan, ostiralean, Dusko Ivanovic entrenatzaileak jokatzeko moduan dagoela iritziz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X