87-89
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak garaipen landua lortu du Estudiantesen aurka

Arabako taldeak 87-89 irabazi dio Movistar Estudiantesi, lehen hiru laurdenetan aurkariaren menpe egon ostean. Azken laurden handia egin ondoren, emaitza iraultzea lortu du talde gasteiztarrak.
Iragarkia
GRANGER ESTUDIANTES BASKONIA EFE
18:00 - 20:00
Baskoniak 87-89 irabazi dio Estudiantesi

Baskoniak 87-89 irabazi dio Movistar Estudiantesi, lehen hiru laurdenetan aurkariaren menpe egon ostean. Azken laurden handia egin du Arabako taldeak eta azken segundora arte sufrituta, garaipena lortu du.

Gaizki ekin dio norgehiagokari Baskoniak. Estudiantes nagusi izan da partidaren hasieran eta azkar lortu du 9 puntuko abantaila (11-2). Lehen laurdeneko azken minutuetan pixka bat esnatu da Arabako taldea eta zazpi puntura murriztu du desabantaila (24-17).

Bigarren laurdenean ez da partidaren gidoia aldatu. Movistar Estudiantes aurretik egon da laurden guztian zehar, bost eta zazpi puntu bitarteko abantaila mantenduta. Gainera, atsedenaldira iritsi orduko, Baskoniak baino hobeto jokatu du Madrileko taldeak eta 14 puntuko errenta lortu du atsedenaldira iristean (51-37).

Atsedenaldiaren ostean bere jokoa hobetu du Baskoniak, baina Estudiantes fin ibili da erasoan eta ez dio saskiratzeak sartzeari utzi. Baskoniak aldeak murrizten izan dituen bakoitzean, etxeko taldeak saskiratze batekin erantzuten izan du. Horren eraginez, 11 puntuko abantailarekin iritsi da Estudiantes azken laurdenera (78-67).

Baskoniak bikain ekin dio azken laurdenari. Arabako taldeak defensa sendotu du, eta Estudiantesek minutu asko eman ditu saskiratzerik sartu gabe. Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak 0-8ko partziala lortu du, eta hiru puntura hurbildu da (78-75). Ondoren, Estudiantesek saskiratzea sartu du, baina Baskonia joko onarekin ibili da, eta aurrea hartu du (80-83 eta 80-85), neurketa amaierarako hiru minuturen faltan. Baskoniaren minutu onenen ostean, Movistar Estudiantesen erantzuna etorri da, eta puntu bakarrera gerturatu da (86-87), partida amaitzeko 30 segundoren faltan. Berdinduta iritsi da neurketa (87-87) amaierako hamar segundoetara, Grangerrek hartu du azken jaurtiketa egiteko ardura, saskiratzea lortu eta garaipena eman dio Baskoniari (87-89).

Fitxa teknikoa:

87 - Movistar Estudiantes (24+27+27+9): Cook (5), Cvetkovic (4), Landesberg (26), Caner-Medley (4) eta Brown (11) -hasierako bostekoa-, Hakanson (14), Peña (-), Vicedo (2), Suton (8) eta Arteaga (13).

89 - Baskonia (17+20+30+22): Granger (18), Vildoza (-), Timma (5), Jones (5) eta Diop (-) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (14), Malmanis (-), Huertas (8), Beaubois (5), Poirier (9), Janning (8) eta Shengelia (17).

Epaileak: Antonio Conde, Juan de Dios Oyon eta Raul Zamorano.

Raul Zamorano.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X