Baskonia, Kopako titulua eskuratzeko faboritoetakoa
Baskonia Coruñako Errege Kopako faborietakoa da. Iaz ez zen Koparako sailkatu Baskonia, baina orain bueltan daude gasteiztarrak, eta aurreikuspen askok diote faborito nagusien artean daudela; izan ere, maila oso ona eman dute orain arte, denboraldiko lehen zatian.
Baskoniak tradizio handia du Kopan, eta lehiaketa honen xehetasunak oso ondo menperatzen ditu (tentsioa, intentsitatea, lehiaketa laburra izatea…). Velimir Perasovic entrenatzaileak jokalari eta entrenatzaile gisa irabazia du titulua Baskoniarekin (1995ean eta 2006an).
Sei Kopako titulu ditu Baskoniak historian, baina 2007tik hona ezin izan du finala jokatu; urte hartan irabazi zuen titulua azken aldiz, Madrilen, Unicajaren aurka.
CSKAren aurka Gasteizen, Bartzelonan eta Madrilen lortutako garaipenak
Euroligan lortutako garaipenek, CSKAren aurkakoak Gasteizen eta Real Madrileko eta Bartzelonako pabilioietan gauzatutakoek, egiaztatzen dute Baskonia sasoi betean dagoela. Azken hiru denboraldietan ez da finegi ibili taldea, baina aurten, berriro ere, ikusten zaio onenen parean dagoela.
Laboral Kutxaren sentsazioak oso onak dira. Jokalari guztiak dira garrantzitsuak, eta, gainera, jokoa aldatzeko gaitasuna erakutsi dute, aurkaria kontuan izanda.
Bourousis, benetako erreferentea
Defentsa oso ona egiten du Baskoniak, baina benetako erreferentea Ioannis Bourousis da. Saskibaloian jokatzeko ilusioa berreskuratu du greziarrak, eta profesional mailan dagoenetik denboraldirik onena ari da egiten. Bourousis Baskoniari komeni zaizkion egoera guztiak kudeatu eta menperatzen ditu. Saskiaren azpian sekulako indarra du, baina paseak emateko trebetasuna ere badu, baita hirukoak sartzeko gaitasuna ere.
ACBn ez dago berak baino balorazio handiagorik duenik, eta erreboteetan ere lehen postuan dago. Bourousisek, Ligan egiten ari denaz gain, Kopan ere izan nahi du onena.
nahi du onena.Zure interesekoa izan daiteke
Badalonan jokatuko du Kosner Baskoniak 2026ko Superkopa, irailaren 19an eta 20an
Valentzia Basketen, Joventuten eta 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligaren irabazlearen aurka jokatuko du talde gasteiztarrak; Endesa Liga Baskoniak, Valentziak edo Joventutek irabaziko balute, play-offean hobekien sailkatutako taldea izango da laugarren parte-hartzailea.
Kosner Baskoniak hortzak erakutsi ditu Granadaren aurka (121-85)
Kosner Baskoniak bere hortzak erakutsi ditu igande honetan Coviran Granadaren aurka, eta garaipen sendoa lortu du, 121-85, Endesa Ligako bigarren postua lortzeko lehian.
Kosner Baskoniak mendean hartu du UCAM Murtzia (87-80), eta Endesa Ligako bigarren posturako lehia estutu du
Ostegun gauean Buesa Arenan jokatutako partidan, Kosner Baskoniak ia neurketa osoan izan du kontrolpean markagailua. Hala, Galbiatiren taldeak sendo jarraitzen du Ligaren sailkapenean bigarren tokia eskuratzeko borrokan.
Kosner Baskoniak Valentziaren Europako nekea aprobetxatu du (86-88)
Kosner Baskoniak 86-88ko emaitzarekin irabazi dio Valentzia Basketi Roig Arenan, final estu batean. Etxekoak, azken kolpe ikusgarri batekin, partida iraultzeko zorian izan dira.
Kapitaina entrenamenduetara itzuli da, bi ebakuntza eginda, bost hilabeteko etenaren ondoren
Galbiatik jokalari lituaniarra erabili ahal izango du Valentziaren aurkako hurrengo partidan, nahi izanez gero. Sedekerskisek min hartu zuen orkatilan Eurobasketeko lehian, eta bi ebakuntza egin zizkioten, abenduan eta martxoan.
Kosner Baskoniak Breogan gainditu du eta hurbilago dauka bigarren postua (112-84)
Kosner Baskoniak Rio Breogani gailendu zaio 112-84 garaipen garrantzitsua lortuta, eta emaitza honen ondorioz, sailkapeneko onenen arteko aldea murriztu egin da. Valentzia Basketen eta Ucam Murtziaren porrotei esker, gasteiztarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute.
Kosner Baskoniak lehia estua galdu du Bartzelonaren aurka (92-95)
Kosner Baskoniak 92-95eko emaitzarekin galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako 28. jardunaldian. Atzetik hasi den arren, markagailuari buelta eman eta azken minutuetara arte agindu du, Toko Shengelia funtsezkoa izan delarik Bartzelonaren garaipena lortzeko.
Galbiati: “Forrestek ez du oraingoz ezer sinatu"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak ostiral honetan adierazi duenez, Trent Forrest berarekin hitz egin ostean, jokalariak "ez du oraingoz ezer sinatu", eta jokalaria"kontzentratuta" dago. "Orain garrantzitsuena denboraldia modu egokian amaitzea da", adierazi du teknikariak, eta balizko merkatu mugimenduei buruz hitz egitea klubari dagokion gaia dela esan du.
Kosner Baskoniak galdu egin du Joventuten etxean (81-69)
Gasteiztarrak galtzaile atera dira Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.