Heurtel, lesionatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentzia, aurkari gogorra Baskonia ahul batentzat

Thomas Heurtelen baja konfirmatuta, lesioez betetako Laboral Kutxak saio erabakigarri bat du sasioan datorren Valentziaren kontra.
Heurtel, Armani Milanen kontrako partidan. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxak Valentziaren kontra jokatuko du Malagako Errege Koparen lehenengo partida. Baskonistak ez dira sasoi onean heldu lehiaketara, sailkatzeko sufritu dutelako eta azken orduko lesioak agertu zaizkielako.

Thomas Heurtelek, azkenean, ezin izango du lehiaketan jokatu. Frantziako antolatzaileak orkatila bihurritu zuen atzoko entrenamenduan, eta hamar egunez ezin izango du jokatu. Ustekabeko garrantzitsuaren ondorioz, Walter Hodge sartu du taldean Scariolok.

Adam Hangak, gainera, ezin izan du azken bi neurketetan parte hartu, eta oraindik zalantzatan dago Errege Koparako, Malagara taldearekin joan den arren.

Velimir Perasovicek zuzendutako taldea, bere aldetik, momentu onean heldu da Malagara. Bi taldeak lehiaketa honetan aurrez aurre arituko diren bosgarren aldia da. Hiru aldiz irabazio dio Baskoniak. Valentziaren garaipen bakarrak tituluarekin bukatu zuen, 1998an.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X