Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak ezin izan du Anadolu Efes gainditu (66-72)

Lehen laurdenean irudi ona eskaini duten arren, Scarioloren gizonak ez dira Anadolu Efes mendean hartzeko gai izan. Maldan gora jarri zaio Baskoniari final-laurdenetako txartela.
Laboral Kutxa-Anadolu Efes. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak laugarren porrota jarraian jaso du Euroligako Top16-an. Gasteiztarrek ezin izan dute Anadolu Efes gainditu (66-72), eta asko zaildu zaie final-laurdenetako txartela.

Irudi ona eskaini dute Sergio Scarioloren gizonek lehen laurdenean (27-20). Heurtel izan da gakoa, aurreneko hamar minutuetan, hamaika puntu lortuta.

Baina bigarren laurdenean argia itzali zaio Baskoniari, zazpi puntu baino ez ditu egin, eta bisitariak markagailuan aurretik jarri dira (34-37, atsedenaldian).

Laboral Kutxaren jokoak ez du hirugarren laurdenean hobetu. Gasteizko taldea norabiderik eta lider argirik gabe aritu da. Analodu Efesen, bestalde, eroso jokatu dute Vasileiadis, Gordon eta Milko Bjelica jokalariek.

Azken laurdenean saiatu da Baskonia markagailuari buelta ematen, baina berandu zen eta dagoeneko garaipena poltsikoan zuen aurkariak.

Fitxa teknikoa:

66 Laboral Kutxa (27+7+16+16): Heurtel (13), Jelinek (7), San Emeterio (5), Nocioni (5), Pleiss (14)-hasierako boskotea-, Causeur (3), Hamilton (10), Mainoldi, Poeta (9), Diop.

72 Anadolu Efes (20+17+26+9): Gordon (12), Vasileiadis (15), Savanovic (8), Gonlum (3)-hasierako boskotea-, Bjelica (15), Planinic (12), Batuk (5), Osman, Kosut.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X