Porrota Buesa Arenan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxa titulurako playoffetik kanpo geratu da (66-72)

Zan Tabaken gizonak ez dira Herbalife Kanaria Handia mendean hartzeko gai izan. Ryan Toolson estatubatuarra izan da neurketako onena.
Laboral Kutxa-Kanaria Handia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak ezin izan du ACBko titulurako playoffetan aurrera egin. Buesa Arenan, porrota jaso du Baskoniak Herbalife Kanarian Handiaren aurka final-laurdenetako partida erabakigarrian (66-72). Ryan Toolson estatubatuarra izan da neurketako onena, 27 puntu lortuta eta balorazioko 30 jasota.

Gauzak horrela, agur esan dio Zan Tabaken taldeak titulua irabazteko aukerari. Aurreko bietan gertatu zen bezala, oso parekatua izan da neurketa, baina txartelaren saria Herbalifek eskuratu du azkenean. Hurrengo kanporaketan Regal Bartzelona izango dute aurkari kanariarrek.

Kanporaketari buelta eman dio Kanaria Handiak. Aurreneko partida Baskoniak irabazi zuen Heurtelek, azken segundoan, sartutako hirukoari esker. Bigarrenean Pedro Martinezenak nagusitu ziren, eta Buesa Arenan ere garaipena erdietsi dute.

Fitxa teknikoa:

LABORAL KUTXA: M.Bjelica (3), San Emeterio (12), Lampe (14), Causeur (2) eta Cook (2) --hasierako boskotea; Nocioni (9), Pleiss (2), Heurtel (12) eta N.Bjelica (10).

HERBALIFE KANARIA HANDIA: Guerra (-), Newley (8), Bellas (5), Baez (16) eta Nelson (8) --hasierako boskotea; Toolson (27), Alvarado (-), Tavares (2), Beirán (5) eta Slokar (1).

Partzialak: 13-13, 20-22, 17-16 eta 16-21.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X