Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du, asteartean Gasteizko klubak berak iragarri duenez. Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Tenerifen jaiotako jokalaria, adierazi du Araskik, “pistan egiten duen etengabeko lanagatik nabarmentzen da, eta jokoa orekatu egiten du; gainera, indar fisiko handia duenez eta balio-aniztasun handiko jokalaria denez, aritu ahal da hegaleko bezala eta hegaleko-pibot postuan ere bai, taldearen beharren arabera”.
Estatu Batuetan ibilitakoa da, Fairleigh Dickinsoneko eta Alabamako unibertsitateetan. Profesional bezala, Roters talde hauetan aritu da: Tenerifeko Real Club Nauticon, Vega Lagunera Adarevan, eta Unicajan. Malagan, 2025-2026 denboraldian, 33 partida jokatu ditu, eta, batez beste, 7,7 puntu sartu 3,4 errebote hartu eta 2,2 asistentzia eman ditu, neurketako.
Made Urieta Araskiren entrenatzailearen iritziz, Roters “gudaria da, ez du baloia behar nabarmentzeko, eta talderako itsasgarria izango balitz bezala aritu ahal da. Endesa Ligan oraindik jokatu ez badu ere, uste dugu ekarpen bikaina egin ahal diola taldeari”.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.