Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskirekin berritu du
Finlandiako hegalekoak beste denboraldi batez geratuko da Araskin, bigarren urteari ekingo dio elastiko berdearekin.
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskirekin duen kontratua luzatu du datorren denboraldirako. Klubak jakitera eman duenez, “bere defentsako intentsitatea ezinbestekoa izan da denboraldi honetako hainbat partida erabakigarritan”.
Hegaleko finlandiarra pasa den udan iritsi zen Gasteizera, Emakumezkoen Endesa Ligan aurretiko esperientzia izanda, eta berehala irabazi du Marea Berdearen maitasuna. Denboraldian zehar, Emakumezkoen Endesa Ligako 30 norgehiagoka jokatu ditu, partidako 25 minututik gorako batez bestekoarekin, 8,2 puntu, 3,3 errebote eta 1,8 asistentziarekin.
Made Urieta taldeko entrenatzaileak oso positibotzat jo du jokalariaren jarraipena: “Oso ilusionatuta gaude Lottaren berritzearekin. Zure taldean beti eduki nahi duzun jokalaria da, oso langilea eta profesionala. Bai kirol mailan eta baita kiroletik kanpo ere, asko eman digu urtean zehar. Ez dugu zalantzarik izan berritzeko orduan”.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.