LeBron James 38.000 puntuko markara heldu da, eta gertu du Abdul-Jabbarren errekorra
Los Angeles Lakerseko LeBron James jokalaria NBA ligaren historian 38.000 puntura iritsi den bigarrena bihurtu da bart bere taldeak Philadelphia 76ersen aurka galdu duen neurketan (113-112).
Kareem Abdul-Jabbar historikoaren atzetik, nahiz eta Lakersek 113-112 galdu duen.
Jamesek aipatu neurketako lehen laurdenean harrapatu zuen 38.000 puntuko marka, eta partida 35 puntu, 10 asistentzia eta zortzi erreboterekin amaitu zuen. Bere aurretik Kareem Abdul-Jabbar baino ez dago haren aurretik, harena baita NBAn indarrean dagoen 38.387 puntuko errekorra
Lakerseko hegalekoak 38.023 puntu ditu une honetan, beraz, Abdul-Jabbarren markatik 364 puntura dago. Aurreikuspenen arabera, eta Jamesen aurtengo puntuen batez bestekoak aintzat hartuta, datorren otsailean harrapatu eta gaindituko luke NBAko saskiratzaile onenaren marka Akronen (Ohio, AEB) jaiotako jokalariak.