EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

BAXI Ferrol-Kutxabank Araski, Duran Maquinaria Ensino-Mirai Euskotren eta Celta Femxa Zorka-Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldian

Aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.

LF Endesa, calendario

Emakumezkoen Endesa Ligako hiru euskal ordezkariek badakite zein den aurtengo denboraldiko egutegia. Argazkia: FEB.

Kutxabank Araskik, Mirai Euskortrenek eta Gernika Bizkaiak, aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek, urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.

Kutxabank Araskik BAXI Ferroni egingo dio bisita lehen jardunaldian, eta Mirai Euskotrenek Duran Maquinaria Ensinoren kantxan jokatuko du. Gernika Bizkaiak, bere aldetik, Celta Femxa Zorkaren aurka egingo du debuta etxetik kanpo.

Denboraldi honetan 6 derbi ikusteko aukera egongo da:

- 10. jardunaldia: Mirai Euskotren vs. Kutxabank Araski, abenduak 5.

- 11. jardunaldia: Kutxabank Araski vs. Gernika Bizkaia, abenduak 9.

- 14. jardunaldia: Gernika Bizkaia vs. Mirai Euskotren, abenduak 22.

- 18. jardunaldia: Kutxabank Araski vs. Mirai Euskotren, urtarrilak 16.

- 26. jardunaldia: Gernika Bizkaia vs. Kutxabank Araski, martxoak 17.

- 27. jardunaldia: Mirai Euskotren vs. Gernika Bizkaia, martxoak 20. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X