Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Gascan jokatutako derbiko bi irudi. Argazkiak: IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaia.
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Euskotren menderatu du, 72-73, luzapenean, 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligako hogeita zazpigarren jardunaldiko derbian, Gascan, Donostian, asteazkenean. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Testuinguru horretan, Donostian, Lointek Gernikak garaipena eskuratu du, IDK Euskotrenen aurkako derbian, eta, hortaz, oso gertu du mailari eusteko helburua; izan ere, hiru jardunaldi gelditzen direnean, Lointek Gernikak hamar partida ditu irabazita, eta ia-ia poltsikoratuta du helburua. IDK Euskotrenen asmoa zen irabaztea, play-offetan izateko lehia estutzeko, baina, derbia galduta, hamaika neurketa irabazita gelditu da, eta sailkapeneko hamargarren postuan dago, alegia, Bizkaiko taldea baino postu bat gorago.
Oso parean ibili dira bi taldeak norgehiagokan, ia partida osoan, eta azkenean luzapenean erabaki da lehia. Atsedenaldian, IDK Euskotrenek puntu bateko abantaila zuen, 40-39; hori bai, alde handiak izan ditu lehen zatian, hamalau puntukoa ere bigarren laurdenean, 34-20koan. Bigarren zatian, Lointek Gernika, minutu batzuetan, aurretik izan da, lau puntuz ere (52-56). Berrogei minutuak bukatuta, 64-64ko emaitza islatzen zuen markagailuak, eta luzapena izan da.
Luzapenean, Lointek Gernikak IDK Euskotrenek baino gehiago asmatu du, eta garaipena eskuratu. Yvonne Ejimek, 19 puntu sartuta, derbiko saskiratzailerik onena izan da, eta Emily Bessoirrek, 15 puntu eginda, Lointek Gernikan punturik gehien lortu dituen jokalaria izan da, Gascan.
Araskik Perfumerias Avenidaren kantxan irabazi du
Kutxabank Araskiri dagokionez, Made Urietaren taldeak meritu eta balio handiko garaipena lortu du Perfumerias Avenidaren etxean, 68-72 gailenduta. Garaipen hori eskuratuta, Araskik gertuago ditu sailkapenean aurretik dauden aurkariak, eta mailari eusteko lehia are gehiago estutu du.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotrenek Fayeri berritu dio kontratua, eta Bessoirrek ez du Gernikan jarraituko
2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
Valentzia Basketek laugarrenez irabazi du Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziako taldeak 68-67 garaitu du Casademont Zaragoza, eta laugarren titulua jarraian eskuratu du horrela.
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Hil ala biziko partida jokatu du Gasteizko taldeak azken jardunaldian, eta garaipenarekin hurrengo denboraldian maila gorenean jarraitzea ziurtatu dute.
Lointek Gernikaren eta IDK Euskotrenen garaipenak eta Kutxabank Araskiren porrota utzi ditu Endesa Ligako 28. jardunaldiak
Gernikako taldeak lehen mailan geratzea ziurtatu zuen, Spar Kanaria Handia 109-78 garaituta; IDK Euskotrenek 69-57 irabazi zion Valentziari, eta Kutxabank Araskik 61-54 galdu zuen Hozono Global Jairisen aurka.
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).