IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
IDK Euskotrenek Baxi Ferroli irabazi zion asteburuan, Endesa Ligako 25. jardunaldiko partidan (67-51), Gascan. Beste bi euskal taldeek, ordea, ez zuten garaipenik erdietsi: Kutxabank Araskik 80-72 galdu zuen Estudiantesen etxean, eta Lointek Gernikak ere ezin izan zuen Estepona garaitu, etxean (76-81).
Garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean IDK Euskotren taldeak. Hasieratik izan ziren nagusi Azu Muguruzak entrenatzen dituen jokalariak: besteak beste, Ejim jokalariaren lana bikaina izan zen, 20 puntu, 8 errebote eta 32ko balorazioa lortuta. Atzokoarekin, hamaika dira sasoi honetan ligan irabazitako partidak.
Bestetik, Kutxabank Araskik ezin izan zuen Estudiantes mendean hartu, nahiz eta Made Urietaren taldeak arerioa estutzea lortu zuen. Izan ere, hasieran egoera ez zuten batere aldeko izan, 20 puntuko aldeaz galtzen joan baitziren, eta aldea murriztera iritsi ziren. Jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute oraingoz, baina Joventutekin eta Lointekekin berdinduta puntu aldetik.
Bizkaiko taldeak ere porrotarekin amaitu zuen igandeko jardunaldia, Malosten, Estepona ezin garaituta: 76-81. Lehen laurdenak ia erabakita utzi zuen neurketa, 13-30 galtzen hasi zirelako. Ondoren, Gernikako taldea ez zen gai izan emaitza iraultzeko, azken laurdenean erritmoa egokitu zuten arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikaren eta IDK Euskotrenen garaipenak eta Kutxabank Araskiren porrota utzi ditu Endesa Ligako 28. jardunaldiak
Gernikako taldeak lehen mailan geratzea ziurtatu zuen, Spar Kanaria Handia 109-78 garaituta; IDK Euskotrenek 69-57 irabazi zion Valentziari, eta Kutxabank Araskik 61-54 galdu zuen Hozono Global Jairisen aurka.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).