Kutxabank Araski aise gailendu zaio IDK Euskotreni (74-50)
Kutxabank Araski jaun eta jabe izan da IDK Euskotrenen aurka Mendizorrotzan jokatu duen derbian, eta jipoia eman dio Azu Muguruzaren taldeari: 74-50.
Bi taldeak garaipena lortzeko premiarekin iritsi dira gaurko partidara, Endesa Ligako sailkapeneko zulotik ateratzen hasteko, baina ez da lehiarik izan. Donostiako taldeak irudi kaskarra eman du, eta Made Urietaren neskak hasieratik bukaeraraino izan dira nagusi.
Neurketa bikain hasi du Araskik. Jokoa gobernatu du, eta nahieran aritu da, ohiko duen bizitasunarekin jokatuz. IDK, berriz, oso ahul egon da defentsan, eta ez du Gasteizko taldearen jokaldiak gelditzeko gaitasunik izan. Horren erakusgarri izan da lehen partzialeko emaitza: 21-11.
Bigarren zatian, Azu Muguruzaren neskek ez dute hobera egin, eta bost minutuan 12-0eko partziala egin du Araskik. Partida kontrolpean zutela eta 23 puntuko abantailarekin joan dira atsedenaldira etxekoak (40-17), eta burumakur eta etsita bisitariak.
Aldagelatik bueltan, gidoia ez da aldatu. IDK-k erasoan zertxobait hobetu du (18 puntu egin dituzte), baina defentsan makal jarraitu dute, eta Araskik 26 puntu gehiago egin ditu. Horrenbestez, Gasteizko taldeak errenta handitu egin du hirugarren partzialean (66-35).
IDK-k miraria behar zuen partidan sartzeko eta emaitza iraultzeko, baina ez da halakorik izan. Azken minutuetan, erritmoa jaitsi dute bi taldeek: batzuek, ordura arte egindako lanagatik, eta besteek, lur jota.
Azkenean, 74-50 gailendu da Kutxabank Araski, eta Ligako laugarren garaipena lortu du etxean, beheko postuetatik ihes egiteko. IDK Euskotrenek, berriz, gaizki hasi du urtea, eta zuzentzeko gauza asko ditu, zulotik atera nahi badu.
Bestalde, Endesa Ligako 15. jardunaldian, Lointek Gernika Bizkaiak 68-75 galdu du etxean Valentziaren aurka jokatu duen norgehiagoka, eta Construcciones Ardoik enegarren porrota jaso du Ferrolen (71-49). Horrenbestez, Iruñeko taldea azkena da sailkapenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Kosner Baskoniak Burgosen jokatuko du ligako lehen partida, eta Surne Bilbaok Manresa hartuko du etxean
Lehenengo euskal derbia azaroaren 22an jokatuko da, 12:00etan, Bilbon, eta bigarrena 2027ko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Gasteizen.
Los Angeles Lakers taldea, 12.000 milioi dolarren truke truke salduta Kushner eta Iger enpresariei
Salmenta Mark Walterrek frankizia erosi eta urtebetera gertatu da, eta NBAko talde batentzat inoizko handiena izango da.
Smartlog Ointxe taldea 3x3 saskibaloiko Women's Seriesen arituko da Azerbaijanen
Espainiako Kopa eskuratuta, Arrasateko taldeak goi mailan aritzeko gonbidapena jaso du. Irene Muruak, Lara Gonzalezek, Izar Bediak eta Mama Dembelek osatzen duten taldeak bi partida ditu larunbatean Neftxi Azerbaijaneko taldearen eta Yanjing talde txinatarraren kontra.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.