Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket menderatu du, 96-73, Askatuak klubaren 50 urteak ospatu dituen lagunartekoan
Surne Bilbao Basketek Inveready Gipuzkoa Basket hartu du mendean, 96-73, asteazkenean, Donostiako Josean Gasca pabiloian jokatutako lagunarteko partidan. Neurketa horren bidez, bi taldeek, alde batetik, hastear den denboraldiari begirako prestaketa doitu dute, eta, bereziki, Askatuak kluba omendu egin dute; izan ere, Donostiako klub historikoa 50. urteurrena ari da ospatzen.
Hala, Bilbao Basketek eta Gipuzkoa Basketek ikuskizun polita eman diete Gascan bildutako zaleei. Hirugarren laurdenera arte, berdintasuna izan da nagusi; lehen laurdenaren amaieran, Jaume Ponsarnauren taldea 25-22 ari zen gailentzen, eta atsedenaldian Bilboko taldeak bi puntuko aldea zuen bere alde, 48-46koan. Hirugarren laurdenean, Bilbao Basketek 21-13ko partziala lortu du egitea, eta azken hamar minutuetan nabarmen gehiago izan da Endesa Ligako taldea; azkenean, arestian esan bezala, 96-73.
Atsedenaldian, Gascaren kantxan, omenaldi hunkigarria jaso dute Askatuakekin lotutako hainbat lagunek. Gogoratzeko modukoa da nola, hain zuzen ere, Josean Gascak sortu zuen, duela 50 urte, Askatuak kluba.