Austrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak hiruko saskibaloiko Europako Txapelketa irabazi du Espainiarekin

Espainiako taldeak zilarra irabazi zuen izan berri diren Parsiko jokoetan, eta Frantziaren kontrako finalean 11-19 gailendu da.
Espainiako selekzioko jokalariak, Europako Txapelketan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: Efe
Espainiako selekzioko jokalariak, Europako Txapelketan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: Efe

Gracia Alonso de Armiño bilbotarraren Espainiako selekzioak hiruko saskibaloiko Europako Txapelketa irabazi du, historian bigarrenez,  Frantzia 11 eta 19 mendean hartuta Austrian jokatutako finalean.

Espainiako taldea hasieratik gailendu da eta garaipen argia lortu du. Taldeak aurtengo uda bikaina biribildu egin du; izan ere, Parisen izandako olinpiar jokoetan zilarra irabazi zuten Gracia Aloso de Armiñok, Sandra Ygueravidek, Vega Gimenok eta Juana Camilionek.

Espainiak ez dio aukerarik eman Frantziari, txapelketako jokorik onena egin baitu, eta biko jaurtiketekin kalte handia egin dio.

Frantzia mendean hartu aurretik, Gracia Alonso de Armiñok eta bere taldekideek Azerbaiyan, Austria, Ukraina eta Polonia kanporatu dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X