Bidaideakek galdu egin du Thuringiaren aurka, eta Lauko Finalerako aukerarik gabe geratu da (69-76)
Bidaideak Bilbao BSR taldeak ezin izan dio RSB Thuringia Bullsi irabazi Txapeldunen Kopako bigarren faseko bigarren jardunaldian (69-76), eta Lauko Finalerako sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.
Horrenbestez, bi partida jokatu eta biak galdu ostean (gaurkoan, anfitrioien aurka, eta, ostiralean, Ilunionen kontrako lehian), bizkaitarrek A multzoko hirugarren tokia lortzen saiatuko dira igandean (10:00etan) Italiako GSD Porto Torresen aurka, Euroligako 1 txapelketako Zortziko Finalean izateko eskubidea bereganatzeko asmoz.
Bestalde, Ilunion eta Thuringia elkarren aurka arituko dira Alemaniako Elxleben hirian jokatzen ari diren multzoko beste partidan, maiatzaren 5etik 7ra Rotterdamen (Herbehereak) jokatuko den Euroligako Lauko Finalerako txartela eskuan dutela jakinda.