REAL MADRILEKO ENTRENATZAILEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kateterismoa egin diote Pablo Lasori eta egonkor dago

Real Madrileko entrenatzaile gasteiztarrak miokardioko infartua izan du igande goizaldean, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Pablo Laso, Euroligako lauko finalean.
Pablo Laso, Euroligako lauko finalean. Argazkia: EFE

Pablo Laso saskibaloiko Real Madrileko entrenatzaile gasteiztarra ospitaleratuta dago, igande goizaldean jasan duen miokardioko infartuagatik, baina bere egoera egonkorra dela jakinarazi du bere taldeak, igande arratsaldean plazaratutako oharrean irakur daitekeenez. 

"Pablo Laso gure entrenatzaileari kateterismoa egin diote gaur arratsaldean. Egonkor dago eta gaua Sanitas La Moraleja Unibertsitate Ospitaleko ZIU sailean igaroko du, medikuen zaintzapean", adierazi du Real Madrilek aipatu oharrean.

Astelehen honetarako agerraldi telematikoa zegoen aurreikusita teknikariarekin, datorren asteartean Gasteizen jokatuko den Baskoniaren aurkako Endesa Ligako play-offetako hirugarren partidaren atariko gisa.

Zenbait informazioren arabera, Gasteizko entrenatzailea (54 urte) egonkor dago medikuek egiten dizkioten proben emaitzen zain, bihotzekoaren arrazoiak eta larritasuna ezagutzeko.

Printzipioz, Lasok ez zuen bihotzeko arazoen aurrekaririk, eta denboraldi honetan partida batzuk baino ez zituen galdu abenduan, covid-19a hartu zuenean. Duela 8 urte, 2014ko ekainean, gurpil-aulkian eserita zuzendu zituen hainbat partida, Akilesen tendoian izandako lesio baten ondorioz

Larunbat honetan, Lasok normaltasunez zuzendu zuen bere taldeak Baskoniaren aurka jokatzen ari den Endesa Ligako finalerdietako bigarren partida (2-0ekoa Real Madrilentzat), eta, ondoren, prentsa aretoan agertu zen eta handik bere etxera joan zen. Goizaldean sentitu zituen sintomak, eta ospitalera eraman zuten.

Itxura guztien arabera, Chus Mateo bere lehen laguntzaileak hartuko du taldearen ardura finalerdietako kanporaketako hirugarren partidan, datorren asteartean, Gasteizen, Baskoniaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X