17-18 denboraldian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ACBren batzar nagusiak ofizialki baieztatu du GBCren igoera

Hamargarren aldiz izango da Gipuzkoa Basket onenen artean, datorren denboraldian. Honela, euskal saskibaloiak hiru ordezkari izango ditu berriro Endesa Ligan.
GBC ACBn izango da datorren denboraldian. Argazkia: EiTB.
GBC ACBn izango da datorren denboraldian. Argazkia: EiTB.

ACBren batzar nagusiak ofizialki baieztatu du Gipuzkoa Basket elkarteko kide egin dute, eta Endesa Ligan jokatuko du hurrengo denboraldian. Hamargarren aldiz izango da GBC onenen artean, eta, hortaz, euskal saskibaloiak berriro izango ditu hiru ordezkari Espainiako saskibaloi liga profesionalean: Baskonia, Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket.

GBCk dokumentazioa eta 404.021 euroko abala aurkeztu ditu, San Pablo Burgosek bezala, eta, ondorioz, klubek aho batez onartu dute Endesa Ligan sartzea, Bartzelonan egindako batzarrean.

Bai Gipuzkoako taldeak bai Burgosekoak ACBk igotzeko baldintzak malgutu dituelako izan dute igotzeko aukera. Orain arte, 4,7 milioi euro ordaindu behar zituzten klubek bertan jokatzeko aukera izateko, baina hemendik aurrera 1,6 eman beharko dituzte. Gainera, lau epetan ordaindu ahalko dute, eta berreskuratu egingo dute, jaitsiz gero.

, jaitsiz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X