Istiluak Bilbao Basketeko eta Baskoniako jokalarien artean
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka zale bildu dira Bilbon, FIBA Europa Kopako txapeldunei gorazarre egiteko
Isabel Iturbe presidenteak, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Tryggvi Hlinason kapitainak eraman dute garaikurra taldea udaletxera iritsi denean. Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak taldeari harrera egin dio eskaileretan.
Harald Freyk zaleak animatu ditu “jo ta ke" abestiarekin
Jokalari norvegiarrak, bere taldekideentzat aldagelako liderra denak, Surne Bilbaoko zaleak saltoka jarri ditu Miribillan gehien entzuten den kantuetako batekin.
Ponsarnau, udaletxeko balkoitik: “Talde hau zoragarria eta paregabea da"
Prestatzaile kataluniarrak azpimarratu duenez, "korrontearen aurka goaz gauza guztietan, garaikur hau bi aldiz irabazi dugu, inork ez bezala, eta finala irauliz, inork egin ez bezala". "Baina, batez ere, gu izan nahi dugu, eta irabazi edo galdu, egunen batean tokatzen bada, gure erara", erantsi du.
Surne Bilbaok bere bigarren FIBA Europa Kopa eskaini die zaleei udaletxeko balkoitik
Ehunka jarraitzailek Surne Bilbaori harrera egin diote ostegun honetan, Bizkaiko hiriburuan, 'beltzezko gizonek' asteazkenean bigarren urtez jarraian lortutako FIBA Europa Kopa ospatzeko.
Mikel Odriozola, Surne Bilbaoren entrenatzaile laguntzailea: “Bide oso-oso luzea izan da, baina, horrela amaitzen denean, merezi du”
FIBA Europa Kopa bigarren aldiz jarraian irabazi eta gero, entrenatzaileak nabarmendu du, Miribillan, zaleengandik jasotako laguntza; izan ere, giro bikaina izan da Bilbao Arenan.
Jaume Ponsarnau, Jon Txakartegiri: “Zale hauek guztiek beti babestu gaituzte, hemen lanean hasi nintzenetik”
Surne Bilbaoren entrenatzailea Jon Txakartegi EITBko esatariak elkarrizketatu du, Miribillan, euskal taldeak bigarren FIBA Europa Kopa irabazita; Xabier de la Fuenteren oparia izan da, emanaldian, Jon Txakartegirentzat.
Hilliard, finaleko MVPa, hunkituta: “Ez da erraza lortu duguna, ikaragarria da"
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa bigarrenez jarraian irabazi du, PAOK Salonika 89-74 mendean hartuta. Darrun Hilliardek, 16 punturekin, Jaume Ponsarnauren taldearen garaipena gidatu du lepo beteta zegoen Miribilla pabiloian.
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako garaikurra jaso du, Garbajosaren eskutik
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako garaikurra bigarrenez jarraian irabazi du, Greziako PAOK Salonika taldeari aise mendean hartuta (89-74), 10.000 zalez betetako Miribillan jokatutako finalaren itzuliko partidan. Gainera, Darrun Hilliard, 16 punturekin, finaleko MVP izendatu dute.
Surne Bilbao vs PAOK Salonika (89-74): FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidaren laburpena
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopa irabazi du, bigarrenez, bigarren urtez jarraian gainera, finalean PAOK Salonika Miribillan mendean hartuta.
Surne Bilbaok Europako bigarren kopa irabazi du, biak jarraian irabazi ere, Miribillan finala iraulita (89-74)
Ponsarnauren jokalariek finalari buelta eman diote, Greziatik ekarritako sei puntuko desabantaila iraulita. Miribillan jokatutako norgehiagokaren lehen zatia oso parekatua izan da, baina bigarrenean beltzezkoak suspertu egin dira eta bereganatu egin dute finala.