Valentziak eta Estudiantesek Kopa tranpolin gisa erabili nahi dute
Valentzia Basketek eta Asefa Estudiantesek Errege Kopako final-laurdenetako neurketa jokatuko dute ostiral honetan. Valentziarrek Kopa bolada txarrari amaiera emateko erabili nahi dute. Azken bi partidatan azaldutako hobekuntza berretsi beharko dute saria izateko.
Velimir Perasovicen taldeak Endesa Ligan eta Eurocupen jokatutako azken bost norgehiagokak galdu ostean egingo dio aurre Kopako erronka garrantzitsuari. Bi txapelketetan dituen aukerak asko murriztu dituzte azken porrotek, eta jokalarien moralak zaplasteko ederra hartu du denboraldi hasiera bikaina egin eta gero.
Valentziak eta Estudiantesek Kopan jokatuko duten laugarren neurketa izango da. Fontetako taldea azken bi partidatan nagusitu zen eta Estudiantesek garaipena lortu zuenean titulua erdietsi zuen. Gasteizen jokatutako azken Kopa lortu zuen Estudiantesek 2000n.
Denboraldi honetan neurketa bakarra jokatu dute elkarren kontra, Endesa Ligako lehen itzulian. Estudiantesek Valentzia 85-82 hartu zuen mendean, Madrilen. Carl English Estudianteseko jokalaririk onena izan zen (22 puntu 29 minututan).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bastien Vautier aurkeztu du: “Dibertigarria izango da Miribillan jokatzea, atsegina”
Bilboko taldeak, asteartean, 2026-2027 denboraldirako egin dituen fitxaketako bat aurkeztu du. Jokalari frantziarrak adierazi duenez, erraza egin zaio Bilboko klubean bertakotzea.
Gedna Capel: “Defentsan ekarpen handia egin dezaket”
Mirai Euskotrenek Gedna Capel aurkeztu du Donostian. Kataluniako hegal-pibota Azul Marino Mallorcatik dator, urtebeterako. Kataluniarra pozik dago klubak berarengan jarri duen konfiantzarekin eta "defentsan eta erreboteetan ekarpen handia" egin dezakeela adierazi du. (Bideoa gazteleraz)
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.